Ekialdeko Gazte eguna

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-11-04 18:36

EKIALDEKO GAZTE EGUNA

       Larunbatean izan zen Ezkarotzen (Nafarroa) Ekialdeko Gazte Eguna.Urtero ospatzen dute eta bertan Agoitzek, Aezkoak, Zaraitzuk, Erronkarik, Almiradiok, Irunberrik, Errok, Erroibarrek eta Esteribarrek hartzen dute parte, batez ere gazteek. Zonaldeko gaztetxeen eta okupazioen egoera aztertu nahi dutela adierazi dute antolatzaileek eta mugimenduari bultzakada bat eman, bide batez.

  Kartela

 

 Ekitaldiak

     Urtero ekintza ezberdinak antolatzen dituzte eta aurtengoan ez dira motz geratu.Egun osoan zehar izan dituzte jarduerak.

  Goizean Txan Magoaz gozatu zuten eta berak eskainitako magiaz liluraturik geratu ziren bertaratu ziren denak.

  Eguerdian bazkari herrikoia izan zen eta honen ondoren bazkalondo moduan hitzaldia + eztabaida eta bideo emanaldia gaztetxeen inguruan. Hau amaitzean, 18: 30ak aldera, gazte olinpiadak antolatu zituzten, ginkana moduko jolas eta trabak deuseztu nahian.20:0etan batukadarekin batera kalejira eta trikipoteoarekin alaitu ziren gero afaria + bingoan animatuz.

  Azkenik eguna bukatzeko gaupasaz egin zuten hurrengo taldeekin : SoƱadores Natos, Txarralde, Hesian eta Joselu Anaiak.


Utzi iruzkina: