ONGI ETORRI
Heldu dun! Hemen zegon hainbestetan galdetua izan dena! Hauxe dun “NO DA TO?“
No da to Axularreko Bloga dun.
Har ezan parte neska! Har ezak parte motel! Hemen edozerk zaukaat bere leku, hori bai, euskaraz idatzi beharko duzue.
Baina zer esan nahi din No da to honek? Horixe beste kondu dun eta gehio ikertu beharko duzue baina hona hemen zuok (axularnodato@gmail.com helbidera) bidalitako erantzun batzuk, saritxoa jasoko din baten batek ez?
Begira Maiderrek zer proposatzen zigun:
no=nor
da + to= dator
no da to- rekin mezu bat eman nahi da non jendea euskaraz hitz egiten animatzea.
Ez dun ideia txarra, ez din bete-betean asmatu baina tira. Begira orain zer dioen Jonek:
Nik uste dut nodato-ren movida hau
zera da. Ez da no da to, baizik eta Nor
Dator. Eta gainera galdera bat da. Horduan, hain politak diren festa hauetan
nor etortzen da??? ba Olentzero. Garatek Olentzeroz jantziko da eta sorpresa
bat emango digu. Hona emen Nor Datorren.
Jonen burutazioa hitzez hitz kopiatu dinagu, ederra dun eta,
akatsak eta guzti! Hemen kontua euskaraz bizitzea dun, honetaz hitzegitekoedo
Laura Pausiniz nahi izanez gero.
Eta Estik?
No da to? Ni no da "ná"
Eta PedroJosek?
No da to,
euskeraz, neska eta mutilak esan nahi du, hau da:
axularneskaetamutilak@Gmail
esateko beste modua da.
Erantzunak axularnodato@gmail.com
Iruzkinak
judith 2006-12-22 15:20 #1
ba nik uste dut no da to galdera bat dela, hauxe: nor dator??
ba gabonetan opariak izaten ditugu olentzeroak eta hiru errege maguak ekartzen dizkigulako ezta??? jejejeje ba hori izango da nere erantzuna muxu asko eta "¡¡viva axular institutua!!"
pe 2006-12-24 14:27 #2
<p>Jone txapeldun! Garate, mozorro zaitez Olentzeroz!!!!!! </p>
<p>jejejejej</p>
Utzi iruzkina: