arrosa saioak pikutara

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-03-04 16:49
1

ARROSA SAIOAK PIKUTARA

Arrosa deituriko saioek ez daude euren momenturik onenean; izan ere, 2008ko otsailaren 1ean, telecincok “Aquí hay tomate” saio arrakastatsua kendu zuen; gauza bera egin zute cuatrokoek “Channel n4” saioarekin. Zergatik hain arrakastatsuak ziruditen saioak programazioatik kendu dituzte? Erantzuna argia bezain erraza da: telebistan audientzia da garrantzitsuena, eta horren arabera funtzionatzen dute saio guztiak. “Aquí hay tomate”, “ Donde estas corazon” edo “ el ventilador” bezalako saioek, 2006/2997ko denboraldian zuten audientzia 2007/ 2008ko denboraldiarekin konparatuta, milaka eta milaka ikusle galdu dituzte. Kalkulatzen da, programa mota horiek ikusten zuten 300.000 ikuslek nahiago dutela euren bizitzari denbora dedikatzea, besteen bizitzen txutxumutxuei arreta jartzea baino. Askotan, programa horiek, kritika asko eta salaketa mordoa jasotzen dituzte ospetzuenen bizitza pertsonalean gehiegi sartzeagatik; baina hori guztia, jendearen arreta bereganatzeko egiten dute; audientzia baita azken finean garrantzi handiena duena; gaur egun ordea, audimetroek saio larrrosak garairik txarrenean daudela diote.

Nire iritzia

Asko poztu nintzen “ Aqui hay tomate” eta “channel n4” saioak emititzen utzi zutenean; izan ere, inoiz ez dut ulertu larrosaren mundu hau; zer ekarpen egiten dute? Besteen bizitzaz hitz egitea; hori dute helburu bakarra. Askotan hitz egiten da telezaborraz, eta nik beti hitz hori entzutean, programa mota horiekin lotzen dut; izan ere, programa horien edukia zaborra besterik ez da, ez dute inongo ekarpenik positiborik egiten: ez kultura, ez osasuna, ez kirola… ezer ez; jende ospetsuen txutxumutxuez soilik  jarduten dira, eta askotan, gehienetan ez esatearren , ematen duten albisteak faltsuak izaten dira; beraz, eduki hutsa izateaz gain, ematen dituzten albisteak ez dira egia izaten; gainera, normalean, tratatzen dituzten gaiak beti polemikoak izaten dira: bikote ospetsuen separazioa, denuntziak… arrazoi horien guztiengatik, arrosa saioek telezaborra besterik ez direla uste dut.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-04-02 16:13 #1

Jon, konturatzen zara izenburua errepikatu egiten duzula? Seguruenik izango da worden idazten duzunean izenburu eta guzti idazten duzu, baina gero itsasterakoan blogean, ahaztu egiten zaizulako hori ezabatzea testuaren gorputzetik.

Normala da worden izenburu eta guzti idaztea, nik ere horrela egiten dut, baina gero testu hori itsasten dudanean blogean, moztu egiten dut eta pegatu izenburuan. Horrela, ez da errepikatzen.

Bi proposamen:
1. Zure izenburuak idatzi letra minuskulaz, ez maiuskulaz orain egiten duzun moduan. Adibidez, “BIHAR ARTE” barik, “Bihar arte”.

2. Ez erabili azpimarrak testuetan. Oso itsusi geratzen dira. Horretarako, hobe da negritak erabiltzea.

Segi ondo.

Utzi iruzkina: