LEHEN PORROTA (1-0)
Partida kaxkar batetan txuri urdinek 1-0 galdu dute Levanteren aurka
Realak denboraldiko lehen porrota jasan du gaur arratsaldean Levanteren aurka Ciutat de Valencian jokatutako partidan. Gola bakarra penalti baten ondorioz iritsi da bigarren zatiko hasieran. Reala saiatu da bainan ezin izan du. Ez du partida ona egin.
Sailkapenaren lehengo postua galdu du Realak eta orain hirugarren postuan da. Aurreko astean lider izateari garrantzu handirik ematen ez bazitzaion aste honetako egoerari ere ezin zaio gehiegi eman. Garrantzizkoena goikaldean jarraitzen duela da puntu gehien dituen taldetik -Cartagena- puntu bar batetara.
Txuri urdinek lan handia egin dute lehen zatian. Zelai erdina borroka latza izan da. Egia da gehiago jokatu dela Realaren zelaian, bainan gol aukera handirik sortu gabe. Defenstan ondo sakontasuna falta zitzaion taldeari bere jokoan. Eta ez du lortu arratsalde osoan. Zalaiaren egoera oso txarra zen eta horrek are gehiago zailtzen zuen gipuzkoarren lana.
Bigarren zatia
hasi eta bost minututara iritsi da partidaren gol bakarra. Epaileak
penaltia ikusi du Rivasek area barnean eskuz jo omen diolako baloiari.
Oso zalantzagarria hartutako erabakia. Baloiak besoan jotzen dio bainan
ez du Rivasek baloia mozteko inolako intentziorik. Igorrek jaurti du
eta partidaren gol bakarra erdietsi du. Hurrengo minutuan Reala larri
ibili da. Levantek partida erabakitzeko aukerak izan ditu bainan
zutoinek Reala lagundu dute.
Martin Lasartek Nsue zelairatu du
sakontasunaren bila. Realak bere jokoa hobetu du. azkenengo 30
minututaun Realak berdinketaren gola bilatu du eta arerioan ate
inguruan askotan ibili da, bainan txuri urdinek ez zuten gaur beraien
arratsalderik hoberena. Ondorioz, porrota eta etxera punturik gabe.
Pena.
FITXA TEKNIKOA
Levante UD:
Reina, Cendrós, Serra, Ballesteros, Angel, Pallardó, Iborra, Miguel
Pérez (Larrea, min.25), Xisco Nadal (Cerra, min.86), Juanlu eta Igor de
Souza (Pina, min.71).
Real Sociedad: Bravo,
Dani Estrada, Ansotegi, Labaka, Mikel González (De la Bella, min.81),
Rivas, Aranburu (Nsue, min.62), Zurutuza, Xabi Prieto, Agirretxe
(Bueno, min.46) eta Griezmann.
Gola: 1-0, min.50: Igor de Souza, penatiz.
Epailea:
Amoedo Chas (Galizia). Txartel horiaka Mikel González, Ansotegi,
Labaka, Zurutuza, Nsue, De la Bella, Cendrós eta Juanluri. Angel
kanporatu du bi txartel hori erakutsi dizkiolako.

Iruzkinak
maita 2009-10-20 11:37 #1
ido guztoa ibilizea beintzet realai buruz idazten...<br />
iosu 2009-10-20 11:37 #2
oi pasau<br />
Utzi iruzkina: