erreala

niineu 1456151826089 Erreala | 2009-10-13 11:55
4

LIDERRAK (2-0)

Partida on batean Salamanca gainditu du. Hirugarren garaipena jarraian eta lidergoa.

Realak merezitako garaipena erdietsi du gaur Anoetan Salamancari 2-0 irabazi eta gero. Griezmann eta Ansotegi izan dira goleatzaileak. Hirugarren garaipena jarraian eta Reala lehenengo postuan sailkapenean.

Realak partida ona jokatu du eta zaleek eskertu dute. Aspaldiko partez Anoetara hurbiltzen den jendea pozik dago partida hasi aurretik eta bukatzerakoan ere bai. Taldea ondo ari da, kalitatezko futbol eta intentsoa agertzen du. Benetan pozik egoteko modukoa.

Taldea konfiantzaz ari da eta hori jokaldi guztietan nabarmentzen da. Erritmo handia ematen dio jokoari eta jokalariak ausardiaz ari dira. Behin eta berriz erritmoa ezarri nahi dizkiote jokaldi guztiei. Zaleek ondo pasa dute gaur Anoetan.

Lehenengo zatian Reala ondo aritu da futbolean jokatu nahi zuen arerio baten aurka. Aukerak izan ditu baina gola ez da iritsi. Epaileak Zurutuzak lortutakoa baliorik gabe utzi du eta zaleek protesta egin diote, arrazoi osoz. Bigarren zatian lortu ditu Realak golak. Biak falta jaurtiketa ondoren. Lehenengoa Xabi Prietok azkar ateratako falta batetan, defentsa erdi lotan geratu da eta Griezmannek sareetara eraman du balora. Lau minutu beranduago Ansotegik jaurtiketa bortiz batetan lortu du bigarrena. Zoramena harmailetan.

Bainan taldea konfiantzat ari delaren lekuko bi golak lortu ondoren izan duen jarrera. Atzera bota beharrean erasoan jarraitu dute txuri urdinek. Erritmoa mantendu nahiean, hirugarren golaren bila joan dira etengabe. Bainan markagailuan ez da aldaketarik izan.

Zazpi partida besterik ez dira jokatu eta oraindik denboralida oso luzea da. Argi dagoena Reala bide onetik dabilela da. Gero eta talde sendoagoa ikusten zaio. Kalitatea badu, erritmoa ere lortzen ari da eta emaitzak hor daude. Bidea markatuta dago eta horri tutsi egin behar zaio. Aurrera mutilak!!!

FITXA TEKNIKOA

Real Sociedad: Riesgo, Ansotegi, Labaka, Mikel González, Rivas, Aranburu, Zurutuza (Nsue, min.73), Xabi Prieto, Agirretxe (Bueno, min.57) eta Griezmann (Markel, 80).

U.D. Salamanca: Biel Ribas, Gañán, Lombán, Goikoetxea, Rossato, Hugo Leal, Quique Martín, Gorka (Despotovic, min.xx), Álvaro (Laionel, min.46), Salva Sevilla eta Akinsola (Kike, min.56).

Golak: 1-0, min.52: Griezmann. 2-0, min.56: Ansotegi.

Epailea: Teixeira Vitienes (Kantabria). Txartel horiak Mikel González, Labaka, Rivas eta Alvarori. 89. minutuan Despotovic kanporatu du.

2009-10-13 11:56 #1

jago

jago 2009-10-20 11:49 #2

pixket motzo ittie buena!!

nagore

nagore 2009-11-03 11:17 #3

idoiaaaaa!!

joee ze motz da zurie e jaja

pixket motzo ettie buena e.. jajaj

nagore

nagore 2009-11-03 11:23 #4

baietzzz kiston kantu politte da =) ajja

hurrena bai baii bonita bonitaaa!!

mxxx

Utzi iruzkina: