Kixmiren autopistak

neu 1456151794697 neu | 2006-11-28 15:14

Artikulua eta bideo hauek Eli Laztangurenen Kixmi blogetik atara doraz. Bideo hauek aurreko post batean ipini nebazan, baina kontestutik atarata, horregaittik ostera be ipiniko doraz. 

"Arrisku handia duzu ikerketa hau inora ez eramateko".

Hala esan dit Juan Inazio Hartsuaga antropologoak (Tolosa, Gipuzkoa, 1957).

Jentilen akabera liburuan (1987) euskal paganoen amaiera kontatzen duen mitoa aztertu zuen. Iaz Gaiak argitaldariarekin jarraitu zuen gaia jorratzen.

Hartsuagaren arabera, izurri historiko batek eragin zuen megalitoen kulturaren azkena, eta jentilen akaberaren kondairetan laino gisa agertzen da izurria.

Hartsuagak aurkitu duenez, Irlandan eta Eskozian ere jaso dituzte gertaera horren lekukotasunak. Jentilen aztiari makilekin irekitzen dizkiote betazalak hainbat kondairatan. Betazalei buelta ematea (goiko irudian) Eskozia, Irlanda eta, antza denez Euskal Herriko txamanek etorkizuna igartzeko erabiltzen zuten teknika zela dio Hartsuagak.

Mitoan agertzen den Kixmiren figuraz zer dioen?

Kixmi, arrotza

Jesukristo-tximinoa, elementu arrotza dela uste du, kristautasunaren eraginez kondairan sarturikoa.

Hartsuaga elkarrizketatu dut Tolosan, bere jaioterrian, eta animazio bat prestatu dut elkarrizketaren pasarte batzuekin. Hamar minutu inguru irauten du (beti izango da atseginago ahotsa entzutea testu luze bat pantailan irakurtzea baino). Kalean mintzatu gara, trafikoaren burrunbaren erdian. Akats hori metaforatzat har daiteke, jaso ditugun mitoak ere denboraren zaratak deformaturik baitaude.

Hona bideoaren lehen zatia (audioa eta irudia desfasaturik daude, baina arazoa YouTube gunean dago).


Utzi iruzkina: