Hau tristezia
Hildako beharginen zerrenda luziari beste izen bat gehitu bihar jako gaur, hongo honetan ganera, hurbila...Gorka Arrizubietarena, 25 urteko lekittar gaztia. Aurten eskualdean hiltzen jakun hirugarrena da.
Heriotza hau, beste hainbatetan moduan, ez da kasualitatia izan. Gorka, beste hainbatetan moduan, ebentuala zan. Ganera, beste hainbatetan moduan, berari tokaten ez jakon lan bat etxen ari zan. Eta horrez gain, beste hainbatetan moduan, eta enpresa komiteak salatu ebanez, aspaldi kexatu ziren langileak enpresak ezartzen eutsen lan erritmua arinegia zalako...arriskutsuegia.
Seguruenik, enpresaburuek langileen kexak entzuterakuan pentzako eben alperreri kontu bat baino ez zala...lo que pasa es que no quieren trabajar. Ez da, ez, alperreri kontua. Hildako langileen zerrenda ikusita, argi dago norberen eskubideak aldarrikatzea superbibentzia kontua dala.
Besarkada bat Gorkaren familiari. Hau tristezia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: