Bueltan

neu 1456151794697 neu | 2007-01-20 23:03

Guztiz abandonata euki dot bloga azkan asteotan...gabonetako oporrak, alperreria, beharrera barriro egokitu behar izatea...Gauza asko gertatu diraz aste hauetan, batez be Barajaseko ekintzaren ondorengo ekaitz politikua. Danetik entzun da betikoen ahotik...euren betiereko blablabla kantzagarri eta hipokrita hori...belarri batetik sartu eta bestetik urten. Ni neu geure Xilbeira genialarekin gelditzen naz.

Batzuk konfundiduta ei dagoz ETAren ekintzaz eta ondorengo komunikatuagaz. Kontraesanak ikusten dabez. Neure ustetan ez da horren gatxa...Barajaseko ekintzaren aurreko bederatzi hille hoietan Espainiar gobernuak bake prozesuaren aldeko apostua etxen ei eban...ez ei ebezen loturak apurtu nahi...baina, halan da be, ezker abertzalea eta EHren aurkako jazarpen kanpainaz segidutiaz gain, areagotu ein dabe. Hau da, espainiarrek eta euren bikote zipaioek euren erara interpretatu dabe prozesua...posible da prozesuaz segidutea eta aldi berean euskal herritarrak, literalki, jipoitzea. Bueno, ba emoten dau ETA ondorio bardinera ailla dala...ez dau prozesua apurtzen, baina erasoei erantzuteko eskubidea aldarrikatzen dau.

Eta kontestu honetan, zer bururatu jake PSOE ta PNVko demokrata eta bakezaleei?...ba Ajuriaeneko ituna berreskuratzea!! Aixa idei geniala!! Batzuei ideia gusta jake...lehengoan Gesto por la paz de Euskal Herria zirenak eta orain Gesto por la paz bakarrik dizenak, hamar urte basamortuan eon da gero, lozorrotik esnatu dira eta manifak antolatzen hasi dira...urrezko garaietan modura...Ardanza, Atutxa ta Felipe...orain Imaz, Balza ta Zapatero. Lazo urdina be berreskuratuko dabe? Bai mesedez! niri gustaten jatenarekin. Eta Calleja teleberrira ostera be?

Ezker abertzalearen rendiziñoia nahi dabe...ondiñoko ez diraz entera jai daukela pentzaten badabe herri honetako matxinok euren aurrean makurtuko garela. Batzuek diñue garai gogorrak datozkigula...seguro, betikoak bezain gogorrak, baina Santi eta Josuren hilketak baino gogorragoak? Xabi Kalparsoro eta Gurutze Iantziren hilketak baino gogorragoak? Rosa Zarra eta Imanol Lertsundiren hilketak baino gogorragoak? presoen aurkako jipoien politika baino gogorragoak? Unai Romano edo hainbaten kontrako torturak baino gogorragoak? Arazo bat dauke: dana erabili dabe ja geure kontra, eta halan da be ez dabe lortu gu indigenen reserban sartzia.

Badakigu zer datorkigun aurretik...atzo bertan neure laguna Igor Ortega atxilotu eben, ta laister hainbat gazteren bila jungo dira, euren artean Xabier eta Olatz lekittarrak...Peru eta Unai be mehatxupean dagoz eta baita eskualdeko beste zazpi gazte be...eta gaur arratsaldean bertan Lakuako mertzenarioak Lekittoko eskolapetik ibili diraz gomazko pilotaren demokrazia hau defendatzen.

Eta bien bitartean Iñaki de Juanak erakusten dosku dignitatia zer dan...bai, badakigu zer datorkigun aurretik, baina baita zelan erantzun be...tinkotasunez, danok batera, bakoitza bere tokijjan.


Utzi iruzkina: