Pangea espedizioa kontinenteen erraietan (2000-2001)
Kontinente
bakoitzaren lurrazaleko punturik baxuena ezagutzera abiatu ginen duela
urtebete. Bidean, susmo bat baieztatu dugu: oraindik ere, hutsuneak daude mapa
eta atlasetan. Lurralde ahaztuak zapaldu ditugu, baina batez ere, imajina ezin
genitzakeen bizimodu eta bizitzek harritu gaituzte. Eta lezio bat jaso dugu:
gure etxeko leihoak oso estuak dira.
Espedizio gehienak munduko gailurretara abiatzen diren garai honetan, kontrako helburua hartu genuen guk. “Pangea, kontinenteen sakontasunera bidaia” bataiatu genuen gure asmoa, eta Thor Heyerdahl esploradore norvegiarraren hitzak izan ziren gure iparrorratza: “Liburuetan dena dagoela pentsatzea akats handia da. Gure planeta eder honek ezagutu gabeko gauza asko gordetzen ditu oraindik”.
Testua osorik irakurtzeko
Iruzkinak
Utzi iruzkina: