PROPOSAMENAK

mutrikukoberdeak 1456151726508 b+i | 2007-05-20 14:22
3

BERDEAK + INDEPENDENTEAK HERRI AURKEZPENA

BESTE MUTRIKU BAT POSIBLE DELAKO GURE LANA ESKAINTZERA GATOZ.

Gure taldea sortzerako orduan, guretzat mutriku zer den galdetu diogu geure buruari, eta erantzun komun bat izateak batu gaitu. Zer da mutriku guretzat? Guretzat, Mutriku munduak geuretzat gorde digun txokoa da. Munduko lur eta Itsaso guztien artean ama lurrak gorde digun txokoa.

Berdeak + independenteak sortzeko, gure txoko txiki honek bere izaera galtzera bidean doala kezkatzen gaitu, eta horrexegaitik bildu gara, herritar talde bat. Geure lana batuz, herriari gure borondate honena eskainiz, Mutrikuren alde lan egiteko prest gaude.

Alderdi politiko batzuk, mutrikuarroi gorputzean bildurra sartu nahirik, herria ekonomikoki behea jota dagoela esaten digute. Egia al da ba hori? Begiratu zeuen ingurura eta ikusi ea mutriku herri pobrea den. Goseak bizi diren familiak al daude mutrikun ba?

Mutriku herri aberatsa da inondik ere. Behar duena bizi kalitatea obetzea da, ez bizi maila. Berdeak+ independenteak-en ustez, herri bizia herritarrei zerbitzuak eta erraztasunak eskaintzean datza. Herriko kaleei bizia ematea, Udaletxetik, herritarrak mutrikuko kaleetan ibiltzeko aitzakia eskaini behar da. Herri partaidetza bultzatuz, mutrikuko kultur eta talde sozial desberdinal uztartuz, mutrikuren oraina eta geroa hobetzea da gure helburua. Herriaren berezko baloreak indartuz eta herri bizi bat bultzatu, gutxiago eraikiz, daukaguna zainduz eta ahal den neurrian hobetuz.

2.     Programa:

Gure intentzioak azaldu ditugu, eta orain, nola egin nahi dugun azaldu nahiko genuke.

SEKTORE EKONOMIKOAK

Hasteko, mutrikuko jarduera ekonomikoa bost zatitxan banatuko genuke:

·        TURISMOA: Mutriku eskualdeko aisialdi leku eta kultura erreferente bilakatu behar da. Horretarako ekintza kultural desberdinak eskainiz, eta herriaren berezko balore eta ondare kulturalak zainduz eta landuz. Turismoa, helburu izan arren, ondorio bezela landu behar dugu: mutriku ondo zainduz, bizileku atsagina bilakatuz, erosotasunak eskainiz… aisialdi leku aproposa bilakatuko da, eta beraz, jendea erakarriko du. Beste hitz batzutan: herrixa zenbat eta txukunagoa eta erosoagoa, turismo erreklamo obea.

·        INDUSTRIA: industruari dagokionez Mijoako industrigunearen potentzalizazioan apustu egin nahi dugu, beti ere, ingurumena errespetatuz. Bestalde, langilearen etengabeko prestakuntza industrian egin litekeen inbertsiorik sendoena denaren ideia sendotu nahi dugu.

·        ARRANTZA:  Herriko jende batzuk, eta talde sozial batzuk esaten dutena gezurtatuz argi eta garbi esan nahi dugu: gu ez gaude arrantza eta arrantzaleen kontra. Berdeak+independenteak herriko nortasuna eta kulturaren adierazle garrantzitsu diren heinean arrantza ontziak babestu eta beren interesak kosta ala kosta defendatuko ditu instituzio eta organismoen aurrean. Hala ere etorkizunera begira, akuikultura bultzatzea dugu helburu, jardun honek etorkizun  hurbilean izan dezakaen gorakada aurreikusiz.

·        NEKAZARITZA: Baserria etorkizuneako enpresa errentagarria: laguntzak bideratu eta jarduera ekonomiko honen ustiapenerako dauden politikak ezagutarazi.

·        MERKATARITZA: puntu hau oso garrantzitsua dela iruiditzen zaigu. Udaletik ezinbestekoa ikusten dugu herriko dendak babestea, laguntzak bideratuz, eta batez ere merkatu plaza, berezko nortasuna errespetatuz, gune komertzial dinamiko bilakatzea. Bestalde, iruditzen zaigu, herritarrok herrian erosteko ohitura galtzen goazela, eta beharrezkoa daritzogu herriko dendetan erosteak duen abantailak herritarrei helaraztea udaletik.

KIROLAK, EUSKARA, KULTURA:

·        KIROLAK: Mutrikun kirola beti izan da erreferentzia. Mutrikuk, Euskal herriko beste iñok ez bezala, futbol zelaia herri erdian dago, eta horregaitik ezinbestekoa iruditzen zaigu dagoen lekuan uztea. Mutriku FT-k duen esangarritasuna era hobetu eta udalarekin hartuemanak landuz, instalazioen hobekuntza ahalbidetu.

Ondabarro era kirolgune bilakatu eta kondizio minimo batzutan jarri.

Mutrikuk munduko pistinaik ederrena daka eta jende askok erabiltzen deu udan, baina neguan igerizaleak kanpora joan beharra izaten dute. Horrexegaitik, herrian igerileku estalia egitea dugu helburu.

Mutrikuk, hain txikia izanik: Mutriku Futbol taldea, Atxukale Txirrindulari taldea, Jauja eskubaloia, Burumendi mendi taldea, Danok bat pilota eskola, Soka tira taldea eta orain 2kingguak areto futbol taldea ditu. Ezinbestekoa deritzogu instalazio bateratuak izatea, dagokion lekuan. Talde hauek erosotasuna izateko.

Kirola herriaren erakusle ona da euskal herriko beste herrietan, eta beraz, ezinbestekoa deritzogu talde hauen maila hobetzeko udaletik ahalik eta esfortzu handiena egitea, talde hauek mutrikuren izena euskal herrian barrena ondo saldu dezaten

EUSKARARI DAGOKIONEZ udalaren hizkuntza politika hobetu beharra ikusten dugu, Kontsailuaren neurketan parte hartuz. Nobedade bezela, mutrikuko euskera jaso eta gordeta geratzeko BEKA sortu eta emaitza gizarteratzea da gure proposamena. Mutrikun euskaratze maila ona bada ere, sendotze plan bat egitea beharrezkoa dugu: kale ibilera neurtu, enpresetan indartu…eta batez ere, gero eta ugariagoak diren etorkinen integrazioa errazteko euskera ibilgailu bezela erabili.

KULTURA: Lehenik eta behin, eta gure taldearen proposamen bezela ANTZOKI BERRI BAT eraikitzea dugu lehentasuna. Herritarren artean kultura bultzatu eta kultur ekintzetan parte hartzea bermantzeko ezinbestekoa da antzoki bat.

Bestalde, herriko beste kultur guneen funtzionamendua bermatu, kolaboratu eta hobetu, hala nola, Zabiel jauregia eta Gaztetxea, bertan eginten diren jardueerei laguntza zabala eskainiz.

ETXEBIZITZA ETA ONGIZATEA

Azken urteotan denok ikusi dugu Mutrikun zenbat etxe ari diren eraikitzen. Eta ze preziotan dauden. Deskansurik gabeko etxe egite honen inguruan herritarren iritziak pisu handiagoa izan beharko lukeela deritzo Berdeak + independenteak taldeak.  Gure taldeak konsideratzen du, herriaren benetako beharrak zentzuz ikertu eta Arau Subsidiarioak birplanteatu beharko liratekela, Mutrikun 700 etxebizitza hutsik baitaude. Datu hau eskuan izanik, beharrezkoa ikusten dugu galdetzena ea benetan mutrikun horrenbeste etxebizitza egitea beharrezkoa den.

Etxebizitzan arloan, eta kontuan izanik gaur egun jende gazteak etxebizitza duin bat lortzeko dituen zailtasunak, ezinbestekoa ikusten dugu Babes Ofizialeko etxebizitzei lehentasuna ematea.

Baita ere, iruditzen zaigu, herritarrei erosotasunak eskaini behar zaiela, eta ongizatea bermatzeko gogor lan egin behar dela udaletik. Hala nola, gure programaren proposamenen artean anbulatorio berria Madalena baino leku obean kokatzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lantzea, preso eta senitartekoei laguntzak eskaintzea, eta gero eta ugariagoa den etorkinen integrazio prosezua errazteko programa lantzea daude.

Mutrikun jaiotze tasa altua izatea ere ezin da udalarentzat arrotza izan eta gai honen inguruan ezinbestekoa deritzogu herriko ikastetxeekin lankidetza indartzea eta baita gurasuak eta haurrak elkarrekin egoteko egokiak diren leku egokiak eta babestuak jartzea.

Gure programaren puntu garrantzitsua, Mutrikuko urrengo urteetako puntu garrantzitsua izango denez azpiegiturei dagokien politika da.

AZPIEGITURAK

Lehenik eta behin, gure taldeak Portu berriaren egungo egoera aztertu eta proiektu jasangarriagoa proposatu nahi du, herritarrei aukera desberdinak erakutsiz eta erreferendum binkulantea deituz. Portuaren inguruan, kirol portu elitista eta garesti baten ordez, oraingo portuaren berrantolaketa proposatu nahi da, bertako motor txikiak, yateak eta arrantza untziak elkarrekin batuko dituen portu orekatu bat landuz.

Herriaren komunikazioa beti izan da arazoa eta horregaittik mutrikuko konexioak aztertu eta hobetu beharra dagoela ikusten dugu, konexio berriak, bonoak, billete bakarrak… bultzatuz. Herriak duen kotxe saturazioagandik nolabait oinezkoak ere defendatu beharra dagoela deritzogu. Adibidez, oinezkoen kultura bat sortuz, espaloi berriak eraikiz, hondartzarako bidean, debara bidean, ondarroa bidean, eta herriko zenbait kaleren peatonalizazioa aztertu. Puntu honetan esan nahiko genuke ezinduen legea ere aitzakiarik gabe betetzeko beharrezko lanak burutu nahi ditugula.

Bestalde, Astigarrabiako trazatua sakon aztertu eta bertako aberastasun arkeologikoa babestu nahi dugu.

Mutrikuko Santa Katalina konbentua ere, monjen konbentuan bertako eremuak eskaintzen dituen aukera paregabeak ondo ikertu eta plan egokia proposatu nahi dugu: aparkalekua, berdegune zabal bate do ostalaritza zerbitzuak izan daitezkeenak adibidez. Konbentuaren inguruan ere esan beharra dago, obrak direla eta ez direla, konbentuko sarreran dauden baldintza txarrak errotik aldatu behar direla. Udaletik ez litzateke baimendu behar obre pribatu batek herritar guztiei horrelako kaltea eragitea.

EKOLOGIA:  ekologiak merezi duen errespetoa eman behar zaiola pentsatzen dugu. Azken urtetotan mutrikun “oantxe do dirua eta ein” lemapean astakeri asko egiten ari dia eta horri inolaz ere frenoa jarri behar zaio. Lehenik eta behin argi asko esan behar da “oantxe do dirua eta ein” afirmazioa guztiz eroa dela, gauzak ez baitute hórrela funtzionatzen.

Lehenik eta behin esan nahi dugu, gure taldeak gogoz defendatuko duela piscina eta tanbor inguruak dauden bezala errespetatzea.

Saturrango hondartza ere behar bezalako kondiziotan jarri nahi dugu, ingurua txukunduz eta Mijoa errekako urak garbituz, behin betikoz.

Herritarren osasunak ere asko irabaziko duela uste dugu kutsadura akustikoa, argizkoa, atmosferikoa…(txakur kakak barne) murriztuko bagenitu, eta guk horren inguruan gogor lan egingo dugu.

3.     AGURRA

Hau da gure taldeak proposatzen duena. Gure lana herria gauza txikietan hobetzea da, gauza txikiak tentuz zainduz. Mutriku ez do “behiak jota” baina badaka gauza asko hobetu beharrian. Horregaitik gatoz gu gure lana eskaintzera. Gu herritarrak gara, Mutrikurekiko dugun maitasunak batu gaitu Mutrikuren alde lan egitera. Horregaitik gaude hemen, ez zuen botoa eskatzeko, zuen konfidantza baizik: guk zuentzako egingo dugun lanarengan zuen konfidantza eman dezazuen. Guk ez dugu Mutrikuz kanpoko ez instituzio edo eta ez partidurentzat lana egingo, guk Mutrikuarrentzat egingo dugu lana. Gogoan izan hauek udal hauteskundeak direla, eta Udala, herriaren interesen zaindaria izan behar da, eta azken legealdietan ikusitakoak zalantzak sortzen dizkigu. Mutrikun egiten diren eraikuntzak, etxeak, portu berria…danak norabide bakarrera garama: mutriku “ciudad de vacaciones”. Herri eredu bat, zein ez den ez guria baizik urtean hilabete pare baterako etxea alokatuko dutenena, ez maitia, udazkena iristean ihes egingo baitute, eta ez herri, opor eremu bat besterik ez. Mutriku horixe bihurtzear dago: ez herria, ez maitia eta ezta ere guria. Gure lan taldeak horixe eskaintzen du: mutriku izan dadila Mutriku maitia, geure txoko maitia, mutriku izan dadila guria, mutrikuarrok erabaki dezagula zer den eta ez lakuatik edo madriletik, eta batez ere izan dadila Mutriku herria, herritarrek herritarrentzat egina.

Dudamudan

Dudamudan 2007-05-28 10:01 #1

Lehenengotik Zorionak. Oantxe ikusi det hauteskundien emaitzak ta pozik geau nai, esperantzia nakan B+In zinegotzin bat lortuko geñula ta beidau 2 zinegotzi, nere buruai esaten nion aber gitxienez bat (alderdi berrixa izanda ba gaitza da jakitzia herritxarrak zela hartuko deuen).

Baña oain duda bat sortu zat (ta enai izango bakarra):

Herritxarren arabera 2 zinegotzi, legian arabera 3, ze ein biar da?

Pentsatzet lenuotik pentsauta eukiko dezuela zer ein. PNV ta EAk badakigu ze eingo deuen, beuranak eztian aulkixak lapurtu, baña B+Ik zer?

Nik ustet alderdi ezberdin bat geala ta hori igarri ein biar dala. Herritxarren hitza errespetatu ta "bakoitzari berea". Eztakitx legiak zela dian, baña nik ustet 3. aulki hori B+Ik eztoala bete biar (2 zinegotzi bakarrik "presentau" ta 3. aulkixa hutsa laga).

Erantzun mesedez ze asmo dakazuen jakitzeko.

sinuhe badiola

sinuhe badiola 2015-05-22 20:58 #2

Kaixo lagunok,

gaur jakin izan dut zuen taldea herriko hauteskundeetara aurkeztuko dela.

Zuen egitaraua irakurri ondoren eta ados nago zuen proposamenekin.

Ordu zan zuek sortutako taldea agertzea eszena politikoan.

Ni ondarrutarra naiz baina gazte-gaztetatik Pikupen bizi izan naiz, 1973tik hain zuzen. Garai hartan Mijoa ibaia primeran zegoen baina urteak pasa ondoren gero eta gaixoago dago. Mesedez ea lortzen duzuen ibai hau errekuperatzea. Eta Saturraraneko hondartza , zazpi hondartzak eta ingurua eegokitu!!! Etzi, zuentzat nire bitoa eta konfidantza. Sorte on!!

ingu

sinuhe badiola

sinuhe badiola 2015-05-22 20:59 #3

Kaixo lagunok,

gaur jakin izan dut zuen taldea herriko hauteskundeetara aurkeztuko dela.

Zuen egitaraua irakurri ondoren eta ados nago zuen proposamenekin.

Ordu zan zuek sortutako taldea agertzea eszena politikoan.

Ni ondarrutarra naiz baina gazte-gaztetatik Pikupen bizi izan naiz, 1973tik hain zuzen. Garai hartan Mijoa ibaia primeran zegoen baina urteak pasa ondoren gero eta gaixoago dago. Mesedez ea lortzen duzuen ibai hau errekuperatzea. Eta Saturraraneko hondartza , zazpi hondartzak eta ingurua eegokitu!!! Etzi, zuentzat nire bitoa eta konfidantza. Sorte on!!

ingu

Utzi iruzkina: