B+I aboga por los nucleos de una intervención participativa sobre el área del convento

mutrikukoberdeak 1456151726508 b+i | 2008-02-03 14:08
1

Hitza 2008-1-30

Berdeak plataformaren alegazioekin batera, Santa Katalina komentuan bizi izan ziren mojen izenean aurkezturiko eskakizunak daude. Azken horiek 2006ko azaroaren 27koak dira, eta kontuan hartuko dituzte


Presentado un documento de alegaciones basado en cuatro puntos
Diario Vasco 03.02.08
"B+I aboga por los nucleos de una intervención participativa sobre el área del convento"
Área del convento.

MUTRIKU. DV.

El grupo municipal Berdeak+Independienteak ha presentado un documento de alegaciones basado en cuatro puntos al estudio de detalle del área AR-6 conocido como "Santa Katalina komentua" que fue aprobado mediante decreto de Alcaldía el 13 de diciembre del pasado año.



 El grupo entiende que los jardines del convento, sus huertas y el campo de fútbol de San Miguel deben de preservarse y es por ello por lo que apoyan la propuesta promovida por Mutriku Futbol Taldea de construir un parking subterráneo en el actual campo de fútbol y sustituir así el actual césped por otro de hierba artificial lo que posibilitaría la liberación del espacio actualmente destinado a un parking de 5 plantas y a la construcción de un vial de acceso en el aire según el plan urbanístico que actualmente se encuentra en fase de estudio. Entienden que tanto el parking como el vial tienen un impacto visual y paisajístico sustancial.
Edificio social
En otro de los puntos subrayan la potencialidad social que tiene el convento más si cabe cuando la Diputación Foral de Gipuzkoa parece estar dispuesta a contribuir con el establecimiento de un Centro Día para Mutriku. Consideran que el convento podría combinar las funcione de residencia para la tercera edad, centro de Día, centro de Noche, albergue juvenil, aula de cultura, cine, auditorio y local para actividades sociales. Todas estas funciones se verían incrementadas si se prioriza el aprovechamiento máximo del entorno como zona ajardinada a la vez que recuerdan que «e trata de la única zona verde de la que dispone el interior del municipio de Mutriku». En el tercer punto citan que en el lugar se encuentra uno de los dos aguacateros con que se cuenta en el municipio que junto con los naranjos existentes justificarían su catalogación como variedades antiguas dignas de preservación.
Abogan por las NIPs
El cuarto punto es el más novedoso dado que abogan por la implantación de las NIP o núcleos de intervención participativa para que se fomente así la participación directa de la ciudadanía. Hay que considerar que gracias a los NIPs se ha llegado a acuerdos importantes en diferentes municipios guipuzcoanos, sin ir más lejos en el acuerdo para la ubicación del campo de fútbol de Idiazabal.


Hitza
Berdeak plataformaren alegazioekin batera, Santa Katalina komentuan bizi izan ziren mojen izenean aurkezturiko eskakizunak daude. Azken horiek 2006ko azaroaren 27koak dira, eta kontuan hartuko dituzte.

Gunearen osotasuna

Berdeak-Independeteak plataformak komentuko gunea eta San Miguel futbol zelaiko gunea batera landu beharko liratekela uste du. Horretarako, Mutriku Futbol Klubak herriko alderdi guztiei aurkeztutako planteamendua ontzat hartzen du.

Futbol klubaren poposamenean, egungo futbol zelaiaren azpian jartzen ziren aparkalekuak. «Horrela, komentuko gunearen barruan aurreikusten den bost solairuko aparkalekuaren beharrik ez litzateke egongo».

Horretaz gain, «espazioa zabaltzea eta askatzea» proposatzen du plataformak. «Fubol zelaia eta komentuko lurren artean egin nahi den errepideak guztiz kontrako efektua sortuko luke. Gunea zatikatzen du eta azpiko aldean gelditzen den zatia lur azpian egotearen sentsazioa areagotu».

Errentagarritasun soziala

Berdeak-Independenteen arabera, komentuko guneari «ahalik eta errentagarritsun sozial handiena» atera behar zaio.

Ematen dituen aukerei erreparatu eta horren gainean lan egin beharko litzateke Berdeen ustez. «Estrategikoki kokaturiko gunea da; herrigunea bertan du, San Miguel egoitzarekin mugan dago eta zenbait auzoren irisgarritasuna hobetzeko giltza da. Ez dugu ahaztu behar herri barruan gelditzen den berdegune bakarra dela».

Horretaz gain, gune horretan dauden fruta arbolak kontserbatzea eta «ahalik eta kontu handienarekin» tratatzea eskatzen dute. «Herriko historiaren parte izateaz gain, dituzten ezaugarriengatik altxor botanikoa dira».

Herritarren parte-hartzea

Komentuko garapenean herritarren parte-hartzea gauzatzeko bideak jartzea eskatzen du plataformak alegazioetan.

Berdeentzat herritarrez osaturiko erabaki guneak sortzea «guztiz interesgarria» litzateke. «Proiektu hori eta etorriko direnak aurrera eramateko era egokiena dela uste dugu. Herritarrak informatuta egongo lirateke, eta jende askoren ekarpenak jaso ahal izango ziren».

Konponketa beharra

Mojen ordezkariak bere aldetik, inguruak beharrezkoak dituen konponketak proposatzen ditu udaletxean aurkeztutako dokumentuan.

Elizaren funtzionamendurako zenbait espazio eskaera egiten dituzte mojek, eta ingurune erlijiosoa izanik ¬elizak bertan egoten jarraituko du¬, errespetua eta begirunea eskatzen dute inguru hartan dauden elementuentzat.

Horrekin batera, oinezkoentzat pasabide egokia eraikitzeko eskatzen dute. Baita komentuko plazaren malda egokitzeko ere. Azken eskakizun horren funtsa eliza urez ez betetzea da.

Mojen arabera, azken urteetan egindako obrak direla medio, lurraren altuera igotzen joan da. Hori dela eta, eliza bi aldiz bete zitzaien urez. Horrelakoak ekiditzea da mojen helburua.

Berdeek eguneko zentroa komentuan ipintzea poposatzen dute

AR-6 gunean komentuko eraikina sartzen ez den arren, alegazioetan sartu dute proposamena.


Berdeak-Independenteak plataformak komentuko eraikinean eguneko zentroa egin beharko litzatekeela proposatu du. Proposamena komentuko AR-6 gunearen alegazio bezala aurkeztu du.

Komentuko eraikina AR-6 guneko garapenean sartzen ez den arren, xehetasun azterketan eraikina hotel bezala erabilia izan daitekeela aitatzen da. Erabilera posible horrekin ados ez daudenez, Berdeek «erabilera egokiagoa» aurkeztu dute idatziz.

Komentuko eraikina «herriko hutsune bat betetzeko leku guztiz egokitzat» jotzen dute Berdeek. «Eguneko zentroa komentuan jartzea planteatzeko orduan, eraikin horrek dituen zenbait baldintza hartu ditugu kontuan. Alde batetik, irisgarritasunari begira, herrigunetik oso hurbil dago. Beste alde batetik, eraikina lorategiz inguratuta dago, eta horrek aisialdirako kalitatea eskaintzen du. Eta azkenik, eguneko zentroa eta inguruneak belaunaldien arteko topagunea izan behar dela ulertzen dugu, eta ez gure zaharrak lagatzeko leku bat».

Teknikariekin bilera

Eguneko zentroaren gainean sakontzen duten alegazioak Ongizateko zinegotzi Zeferina Goenagak izenpeturik daude. Gai horren inguruan edukitako bilera baten berri ematen du bertan.

Dokumentuan azaltzen denez, 2007ko azaroaren 30ean Goenaga, Josebe Astigarraga alkatea, ongizateko udal teknikaria eta Juantxo Sabadie eta Jon Iribar diputazioko teknikariak batu ziren. «Aldundikoak eguneko zentroa finantzatzeko prest agertu ziren, Udalak 300 metro koadroko eraikina jarriz gero. Alkateak Bernaben horretarako lokala egongo zela adierazi zuen, komentua ez omen zegoen erabilgarri».

hemen

hemen 2008-02-13 14:13 #1

<P>Aupa:</P>
<P>Gaizki egongo al litzateke B+I alderdiaren foro bat zabaltzea, gertatzen diren gauzen inguruan iritzia eman ahal izateko.</P>
<P>Zer ondo eta zer gaizki iruditzen zaigun esateko.</P>
<P>Nik uste dut idea ona dela.</P>


Utzi iruzkina: