Kontzertura sartzeko ateak arratsaldeko zazpiak aldera ireki zituzten. Ondo
antolatua egon zen sarreraren kontua, ez baitziren pilaketak izan. Taldeka
sartu zen jendea, honekin lortu zuten pilaketarik ez egotea, baina jendearen etsipena
sartzeko ere nabaria zen.
Behin barruan egonda denak irrikaz itxaroten genion kontzertuaren
hasierari, baina doble v taldea baina lehenago “teloneroak” jo behar zuten, Yaw donostiarrak. Hauek entzuleria
bereganatu zuten rock-hardcore zuzeneko abesti batzuk jo eta gero.
Jendearen animuak berotzea lortu zuen donostiarrak. Hauek eszenatokitik
jaistean jendea zoratzen hasi zen geroxeago joko zuen taldearen izena oihukatuaz.
Eta hala izan zen, lehenengo R de Rumba dj-a atera zen. Betiko legez,
atzerapenarekin hasi zen kontzertua, eta argiak itzali eta gero taldeko beste
hiru kideak agertu ziren eszenatokian.
Lau kideak eszenatokian dena emateko gogoarekin atera ziren. Jendea
kontzertua aurrera joan ahala zoratzen zihoan, eta talde zaragozarra jendearen
atsegina irabazten joan zen.
Aurrera egin zuen kontzertuak, eta entzuleriak abesti guziak abesten
jarraitu zuen. Taldea ohi baina biziago ibili zen eszenatokian, eta ezustekoak
eskaini zizkiguten hala nola Redman kantariaren “No way out” abestiaren
bertsioa.
Azken finean kontzertu polita eskaini zutena, “atras” abestiarekin amierara
helduz. Ondorio bezala, Rock Star aretoan egon zen orok, sekulako kontzertua
ikusi zuela. Egon zen akats bakarra irteterakoan izan zen, pilaketa handiak
sortu zirela, bestela dena ezin hobeto joan zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: