Euskadiko itzulia

multikirola 1456151669744 multikirola (eki-dbh4) | 2009-04-07 16:36

Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa ari dira korritzen gaur: Ataun-Villatuerta, 160 kilometrokoa. Hirugarren mailako lau mendate igoko dituzte, bigarren mailako bat eta lehen mailako bat (Lizarraga, 26. kilometroan).

Biharko epata Villatuerta-Eibar izango da (172,5 kilometro; Arrateko gainean bukatuko da), ostegunekoa Eibar-Gueñes (161), ostiralekoa Gueñes-Zalla (169), larunbatekoa eta azkena Zalla-Zalla (24 kilometroko erlojupekoa).

Atzo Ataun-Ataun etapan Luis Leon Sanchez Caisse d'Epargneko txirrindulariak irabazi zuen eta hura da itzuliko liderra. Tropel txiki batean esprintean nagusitu zen. Bigarren Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadi taldekoa izan zen eta hirugarren Jerome Pineau Quick Stepekoa.


Utzi iruzkina: