Scarface- Al Pacino
Filmaren atzean ezkutuan diren gauza guzti horiek...
Irudi honek mezu mikronarratiboa ematen du. Filmean, drogaren mundua erakusten digu, horrek dakartzan ondorio latzak bukaeran erakutsiz. Pelikulak, guk erreflexionatzea nahi du. Benetan, horrenbesteko ospeak eta diruak merezi duen erakutsi nahi digu. Bizia horregatik sakrifikatuko al genuen galdetzen digu. Pelikularen islada, portadako irudia da.
Irudiko argazkiak, nolabait, beldur batzuk adierazten ditu. Batetik, aktoreak hazpegiekin transmititzen dituen sentsazioak beldurra sentiarazten digu. Begirada hori, burua behera begira, gorputzaren tinkotasuna, eskuan daukan arma... eta baita koloreekin erabiltzen den jokoak ere intriga pixka bat sorrarazten digu. Bestetik, berak aktoreak, sentitzen dituen beldurrak: Urduri dagoela dirudi, gertaerei erne, sendo...
Irudiak bidaltzen duen mezua oso indartsua dela pentsatzen dut. Gainera bere helburua pelikula erostea eta berarekin gozatzea dela da. Nirekin behintzat bere helburuak lortu ditu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: