Heriotz zigorra
1994ko ekainean, EE.BBetako poliziak Floridako etxebizitza batean bertako
jabeen gorpuak hilik aurkitu zituen: Casimir Sucharski eta bi emakume, Sharon
Anderson eta Marie Rodgers. Ikerketen ostean Pablo Ibar eta Seth Peñalver
akusatu zituzten 1994ko abuztuaren 25ean. Hiru auziren ostean oraindik Pablok
ez du bere errugabetasuna frogatzeko aukera onik izan (heriotz zigorrean
aurkitzen da), nahiz eta gau horretan, gaur egun bere emaztea den Tanyak,
berarik egon zela ziurtatzen duen. Kasu hau mundu guztian ezagun egin delako
aipatzen dut, baina ez da injustiziaz beteriko kasu bakarra. Nork daki zenbat
pertsona dagoen gezur honetan harrapatuta? Eta zeinek ziurtatzen dizu hurrengoa
ez zarela zu izango? Kasu honetan erabilitako frogak nolakoak diren ikusita,
gutako edonor izan daitekeelako hiltzaile.
Hilketa burutu zen egunean,
hiltzaileen pausu guztiak grabatuak izan ziren. Honek ADN, hatz-herexeak edota
hilearen arrastoak errazago aurkitzeko lagungarriak izan ziren. Hauen analisiak
ezin dute Pablo bertan egon zenik frogatu, emaitzak ez baitatoz berarekin bat.
Zertan oinarritzen da fiskala Pablo errudun dela baieztatzeko? Bada 22
minutu iraun zituen grabaketatik hartutako irudi bat. Bertan segundo gutxietan
hiltzailearen aurpegia ikus daiteke, baina irudia txarra izanik eta argi ikusten
ez den arren, fiskalak Pablo zela ziurtatu zuen. Nahikoa al da froga hau
pertsona baten biziaz erabakitzeko?
Gure bizi eskubidea ez dago inoren esku. Eta are gutxiago estatuaren menpe.
Non gelditzen dira giza eskubideak? XXI.mendean aurkitzen gara. Pertsona batek
beste bat hiltzeak, estatuak berdina egin behar duela adierazten al du?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: