Espainia barregarri
Aurtengo honetan Belgradon ospatu da Europako festibalik garrantzitsuenetarikoa. Espainiak Rodolfo Chiquilicuatre aukeratu zuen herrialdea irudikatzeko.
Buenafuente (
“Lalala” eta “vivo cantando” haiek atzean gelditu arren oraindik ere edozein aitzakiagatik behin eta berriro gogorarazten digute “lortu” zuten arrakasta oraingo honetan ez da horrenbesterako izan.
Berri honek gazte asko mobilizatu ditu, “frikiak” modan daude. Frikipedia bat ere sortu da! bertan beraiek erabilitako hitzen esanahiak aurki ditzakegu (las Jessys, Bakalas…). Mundua zoratzen ari da.
Egun zure abestia gogoratzeko erreza baldi bada, dantzatu baldin badaiteke… zorionak! Uda batez ospetsua izango zara. Bizitza guztian zehar instrumentuak maitatzen eta hondatu arte kea ateratzen ibilitako talde guztiei itzala emango diezu. Beraien esfortzu guztiak ez du argia ikusiko. Zure kantak ordea, gazte gehienek entzungo dute, berarekin dantzatuko dute eta benetako meritua daukazula pentsatuko dute. Zorionak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: