Daniel Innerarity

moon 1456151655693 Moon | 2008-06-04 00:24

Daniel Innerarity Bilbon jaio zen 1959. Gaur Zaragozan du egoitza, bertako unibertsitatean filosofiako klaseak banatzen ari baita. Orain dela hilabete batzuk bere pentsamenduei buruzko hitzaldi bat aurkeztu zuen HUHEZIKO fakultatean. Bertan hainbat jende biltzea lortu zuen, bere hitzak entzuteko esperoan.

Bere bizitzan zehar hainbat sari jaso ditu eta “La sociedad invisible” liburua argitaratu zuen 2004ean. Egunkari batzuetan ere aritu da lanean, besteak beste, El Correo edota El Paísen.

Hitzaldia  galdera batekin hasi zuen: Nola biziraun dezakegu gaur daukagun ezagutzaren sozietatean? Izan ere, bere hitzetan hartzaileek datu larregi jasotzen dute informazio iturri gehienetatik. Horrek nahastu egiten gaitu eta ez gaude gehiegikeri hori jasotzeko prest. “Informazioaren gestioa da behar duguna.”

Hitzaldiaren muina, soilik behar dugun informazioa jasotzea dela da. Datuak baztertzen jakin behar dira. Garrantzitsua jaso eta beharrezkoa ez dena alde batera uztea.

            Hitzaldiaren amaieran bost aholku eman zituen:

-          Egitekorik garrantzitsuena zein den jakin behar da. lehenengo hori burutu eta gero gerokoak.

-          Ahazteko gai izan behar gara. Balio ez duen informazioa ahaztu behar da.

-          Geure irtenbideak aurkitu. Geure pentsamenduak zabaldu.

-          Kooperazioa: organizazio on batek lana sinplifikatzen du.

-          Laburrak izan.

Innerarity dioen bezala, gizartea gu baina jakintsuagoa da. jakin dezakeguna baina jakintza gehiago dago.

 

20070118


Utzi iruzkina: