Alicia Keys

moon 1456151655693 Moon | 2008-06-03 11:42

Alicia Keys

Martxoaren erdialdean rhythm and blues estiloko piano-joleak Espainiako inguruak bisitatu zituen bere lan berria den “As I am” diskoa aurkezteko egiten ari den jiran. Madrilen eta Bartzelonan zuzenean eman zituen kontzertuetan, azken diskoa ez ezik, 5 Grammy jasotzera bultzatu zion fallin abesti ospetsua ere aditzeko aukera aurkeztu zuen.

28 urteko estatubatuarrak, 20 milioi disko saldu ditu mundu guztian zehar. Atera zuen lehen albumak (Songs in a minor) arrakasta izugarria lortu zuen Fallin, A woman´s worth, How come you don´t call me eta girlfriend abestiekin. Guztira 12 milioiko salmentak lortu zituen eta horrela musikaren munduan murgilduta,  internazionalki ezagutarazi zen.

Bigarren albuma 2003an atera zuen: The diary of Alicia Keys. You don´t know my name, If Ain´t got you, Karma eta Diary abestiei esker 6 milioiko salmentak lortu zituen.

Hirugarrena ere bide beretik joan zen. Unplugged (2005) albumak 6 milioietako salmentak eduki zituen.

Keys-en taula gainean egoteko dotorezia eta ausardia azkar antzeman daiteke. Bere pianoak lagundutako giroa gozotu eta animatzeko botere izugarria baitauka. Diotenez, musika beltzaren erregina bihurtu da jada. Bere ahots ezinhobearekin eta abestietako letra esanguratsuez, denoi barruraino iristeko abilezia bikaina dauka Aliciak.

7 urterekin hasi zen pianoa jotzen jaiotze-leku eduki zuen  Hell's Kitchen auzoan (Manhattan). Bere lehengo diskoa 14 urterekin hasi zen lantzen. Burtterflyz abestia izan zenaren segidan jorratutakoa.

Clive Davis ospetsuak Keys ezagutu eta berari esker 5 Grammy irabaziko zituen Songs in A Minor diskoa plazaratu zuen.

Aurkeztutako lan guztiak berak eginikoak dira. Gainera beste abeslari ospetsu batzuekin parte hartu izan du.

Jakina da, jada, estatubatuarrak ospe esanguratsua aurkitu duela musikaren munduan. Gauzak horrela, U2eko Bonorekin batera HIESAri aurre egiteko lan batean murgildu zen. Jasotako diru guztia Afrikako herri txiroenetara bidali zen.

Musikari deskantsu txiki bat emanez, pelikula batzuetan parte hartu izan du: The Secret Life of Bees (2009), The Nanny Diaries (2007), Smokin' Aces (Ases calientes) (2006)

Bere hitzetan Barbara Streisand bezalakoa izatea gustatuko litzaiokeela dio: “zinemaren munduan egon eta aldi berean musikarekin jarraitzea gustatuko litzaidake.” Dioenez garrantzitsuena eboluzionatzea eta gauza ezberdinak egitea da. “Oraindik asko dago musikaren munduan ikusi ez dudana”

 


Utzi iruzkina: