Terry Fitzgerald
Albert Falzon-ek idatzia.
Terry-k
lantoki txiki bat zuen Brookvalen. Beno, ez zen lantoki bat, erdi
erorian zegoen etxetxo bat zen, kanpokaldean komun bat zuena. Gauza
oso penagarria, egia esan. Zelai erdian topa zenezakeen etxola baten
antza handiagoa zuen, Sydney hiriko kanpokaldean kokatutako
erresidentzia batena baino. Garai hartan ordea, horixe zen bizimo du
“soul”-a edo askeari gerturatzeko izan zenezakeen aukera bakarrenetako
bat, hiritik irten gabe.
North
Narrabeneko olatueta pasa zituen Terryk bere hastapenetako garaiak, eta
udan iparreko itsasaldi handiak sartzen zirenean, bera beti uretan
zegoen, olatuen garaierak axola gabe. Zerbait handia egitera zihoala
zirudien surfean hasi zen unetik, estilo apartarekin jarduten baitzen
olatu australiar haietan gora eta behera.
Surferako
lekuak bilatu behar zirenean, bera beti prest agertzen zen. Sarri,
kostan zehar bidaiatzen genuen neguko hiletan, New South Wales eta
Queensland-eko olatu luzeetan aritzeko. Eta etortzen ez zenean,
lehenagotik bertaratu zelako izan ohi zen. Azkar
mugitzen zen, lehorrean eta uretan. Beharbada, garai hartako
surflaririk azkarrena zen. Izugarrizko gaitasuna zuen edozein oholi
ahalik eta abiadura handiena ateratzeko, eta gero oholgile bezala hasi
zenean, bere taulek tximistak ziruditen olatu gainean. Horrexegatik
deitu zioten Abiaduraren Erregea. Nik garai hartan bezala, hura olatu
gainean ikusteko aukera izan bazenu, ados egongo zinateke goitizen
horrekin, bai horixe.
Hawaii-en,
Iparraldeko kostan hura ikustea ikuskizun itzela zen, bere gorputz
indartsuak eta bere buruarekiko zuen konfidantzak surf izugarri ederra
egitera bultzatzen baitzuten. Olatu arrisktsu haietan, ahaleginik gabe
bezala irristatzen zen, zerbait berezkoa edo naturala irteten zitzaion,
horretarako jaioa zirudien.
Rocky-ko
eskuientan jendea aho zabalik utzi zuen behin baino gehiagotan, eta
Kirra zein Sunset Beach-eko olatuetan, azkarrena bera zen garai haietan.
Surfaren historian sartuak daude jada Jeffrey´s Bay-ko (Hego Afrika) eskuin olatu luzeetan izan zituen irristaldi apartak, eta gerora
ere, askotan itzulia da Terry olatu horietara. Bere espezialitatea
horma luze eta azkarrak izan ohi zirenez, Kirra eta J-Bay bezalako
olatuetan ez zuen parekorik.
Fitzgerald jauna surfean ikustea, pilotu bat autoa abiadurarik altuenean jartzen ikustea bezala zen. Horixe da dagoena. Lagunok, ez dut uste Fitzy baino askoz ere urrutiago iritsiko zinetenik.
“Glide” aldizkaritik itzulitako testua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: