apirilak 22 iparla

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2012-04-16 13:03

Urritzateko haran ezkutua inguratzea, Euskal Herrian egin daitekeen ibilaldi ederrenetakoada. Irubelakaskoa da Iparraldekoen artean hedatuen dagoen izena, baztandarrek, berriz,Alkaxuri deitzen diote.
Berezko edertasuna, Iparlako gailurrera joatea txango aparta da.

(sakatu irudian kartela ikusteko, jaisteko edo inprimatzeko)

Astate eta Buztanzelai dira Iparlako gailurreriaren hegoaldeko muga, Erratzu eta Baigorri batzen dituen Izpegi mendatetik gertu. Inzpideko eta Meakako lepoak eskuinetik saihesten ditu bide nagusiak, baina Meakako lepoa igaro ondoren, Otsameakako muinora igoko gaitu bide nagusiak. Lizarlepora jaitsi eta, atsedenik hartu gabe, Iparlako gailurreriara goitzeko metroak irabazten hasiko gara poliki-poliki.

Bada, hala ere, igoerarik gabe zuzenean Iparlako gailurreriako Arrieta lepora iristeko aukera; bidexka nabarmen batek ezkerrera jotzen du Astate eta Buztanzelai saihestuz mendi hegala zeharka igaroz. Kilometro aldetik ez dugu gehiegi irabaziko, baina bi gailur horiek ez igotzeak nekea arintzen du. Oso larri ez bagoaz merezi du giharrak pixka bat estutu eta Buztanzelai gailurrera (1.026 m) igotzeak. Bertatik, Izpegiko mendatea ikusteaz gain,Baigorriko haranaren gaineko eguneko lehen ikuspegiaz gozatuko dugu. Jarraian zeharkatuko dugun Iparlako gailurreriaren perspektiba paregabeak asebeteko gaitu gainera. Buztanzelairako igoeraren azken aldera margo ikur zuri -gorriekin topo egingo dugu.(Albaro)




Utzi iruzkina: