Zuberoko maskarada, Urkulu eta apirileko Saio Osagarria
v\:* {behavior:url(#default#VML);}
o\:* {behavior:url(#default#VML);}
w\:* {behavior:url(#default#VML);}
.shape {behavior:url(#default#VML);}
Zuberoko Maskarada ezagutzeko autobusa
Apirilaren
15erako, Tafallako
Euskara Zerbitzuak, Mintzakide taldeak eta Baigorri Elkarteak Urdinarbe-Muskildin
ospatuko den Maskaradarako autobusa antolatu dute. Txartelak Mintzakide
bulegoan salgai dituzue 10 €. Autobusa goizeko 8etan Tafallatik irtengo da
8.30tan Uharten jasoko ditu Iruñerriko lagunak eta Urdiñarbe-Muskildira
abiatuko da. Arratsaldeko 20:00tan bueltan. Ez utzi azken
egunerako, txartela aurretik erosi¡
Txartelak erosi hurrengo estekan :MASKARADAKO
AUTOBUSAREN TXARTELAK EROSI.
Txartel gutxi geratzen dira, azkar ibili!!!
Mintzakide Mendi Taldea, Urkulu.
Mendi ederra eta igoera gogorrekoa Beherobia aldetik. Jira ederrak egiteko aukera eskaintzen du. Orbaizetatik abiatuz gero sekulako buelta egin daiteke Ortzanzurietatik hasi eta Urkulura bitarte. Beherobiatik abiatuz gero, berriz, Leizar Atheka aldetik itzuliz, edo Errozate aldera joz. Tontor ezaguna da hau, erromatarrek bertan egindako eraikina dela eta (portuaren pasabidea zaintzeko antza denez).