Nafarroaren Eguna Baigorrin, Ezkabarteko Euskararen eguna, Ibilbide Osasungarriak......
Asteburua ekitaldiz josita, parte hartu!
igandean, NAFARROAREN EGUNA BAIGORRIN, TXOSNA BATEAN LAN EGITEKO LAGUNAK BEHAR DITUGU!!!
beraz, Baigorrira hurbildu behar bazara eta gurekin lan egin nahi baduzu, deitu gure telefonoeta edo mezutxo bat bidali mintzakide1@gmail.com helbidera.
Mintzakide ibilbide osasungarriak: Bidaxuneko Inguruak ezagutzen.
larunbat honetan Nafarroa beherara eramango gaitu
gure ibilbide osasungarriak.Bidaia luzea denez,
hitzordua aurreratu dugu, 8:30etan Korralillosen.
Itzulera ere apur bat atzeratuko denez, otarteko bat eraman badaezpada.
Beti bezala, izen-emate fitxa alboko zutabean aurkituko duzue,
moldatzen ez bazarete mezu bat bidali gure helbidera
mintzakide1@gmail.com edo gure telefonoetan. Animatu zaitezte!
ibilbideko informazio osoa, hurrengo loturan: BIDAXUNEKO INGURUAK EZAGUTZEN.
|
larunbatean ere, EZKABARTEKO EUSKARAREN EGUNA.
Sakatu irudian egitarau osoa ikusteko.
Herri bazakariaren txartelak salgai Arreko taberna gehienetan edo Atarrabiako Basajaun Tabernan. Bazkaria 10€
Egun osoan zehar: Zanpantzar, dantzari txikiak, zurgintza, pottokak,
oiloak, haurrentzako herri kirola eta jokuak, trikipoteoa......
|
eta igandean, NAFARROAREN EGUNA BAIGORRIn. Aurten ere, Basandere Elkarteak eskainita, Mintzakideak Txosna bat izango dugu. MINTZAKIDEAK BEHAR DITUGU TXOZNAN LAGUNTZEKO, beraz Baigorrira hurbildu behar bazarete, ZATOZTE GUREKIN LAN EGITERA. Jasotako diruarekin, Mintzakide bezalako egitasmoak iparraldean martxan jartzeko izango da. Baigorrira hurbildu behar bazara eta gurekin lan egin nahi/ahal baduzu, mesedez deitu gure telefonoetara edo mezutxo bat bidali mintzakide1@gmail.com helbidera.
Hona hemen, kulturaldia 2013 eta Nafarroaren egunaren egitarauak.
sakatu irudian:
|
Aurreko asteburuan, Mintzakideak, Berbalagun eta
mintzalagunekin batera, Etxalarko barnetegian egon ziren.
Giro aparta, leku zoragarria eta hainbat ekintzak eta tailerrak burutu
zituzten.
Hona hemen jasotako zenbait argazkiak.
|
Udaberriarekin bat, betetzen ari zaigu gure agendatxoa.
|
|
Iruzkinak
Utzi iruzkina: