Mintzakide Mendi Taldea eta Sagardotegia
Martxoko Saio Osagarria.
Datorren Martxoaren 11an, guztiok parte hartzeko plan ederra prestatu dugu.Mendi irteera, “Txindoki” eta sagardotegia.
“Mendiko botak ez dituenentzako” bisita gidatua Igartubeiti baserrira, antzinako baserriak, lanak eta antolaketa ezagutzeko. (2€)(www.igartubeitibaserria.net).
Goizeko 9etan Zezentegietatik abiatuko gara Txindokira.
Larraitzen mendizaleak utziko ditugu eta Igartubeiti baserrira bisita gidatua egitera
joango gara. Ordu biak aldera mendizaleak jasoko ditu eta Setien Urnietako sagardotegira,
bazkaltzera.
Aurrekoan esan nizuen bezala baten batek soinuren bat eramaten badu, askoz hobe¡¡
Txartela 40 eurotan, salgai Karrikiri dendan eta Mintzakide bulegoan (Atarrabia).
55 txartelak atera ditugu guztira, ez zaitezte geratu
txartela gabe!!
Agendatxoa:
martxoak 06 asteartea
18:00 Ipuinaren ordua
Burlatako Haur Liburutegian
19:00 "Hikako moldeak ikasi" ikastaroa.
Euskaldunon Biltoki Elkartea. Iruñea
19:30 NAFAR ESTATUAREN HISTORIA. VIII-XVI MENDEAK
Iruñea. Euskokultur Mintegia
martxoak 08, osteguna
20:00 ZINEMA EUSKARAZ.AZKEN BIDAIA
LEKUA: INAAC (Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3)
martxoak 09, ostirala
16:30 Bertso eskola
Iruñea. Euskaldunon Biltoki
20:30 “Helduentzako antzerkia”. Gilkitxaro taldea “8 begi” antzezlanarekin.
Euskaldunon Biltoki.
martxoak 11, igandea
09.00 Mintzakide mendi irteera eta Sagardotegia. Txartelak salgai Karrikiri Dendan eta Mintzakide Bulegoan (40€ autobusa eta sagardotegia)
18:00 “Erromeria dantzak”. TAILERRA IREKIA
Euskaldunon Biltoki. Iruñea
martxoak 13, asteartea
19:00 "Hikako moldeak ikasi" ikastaroa.
Euskaldunon Biltoki Elkartea. Iruñea
19:30 NAFAR ESTATUAREN HISTORIA. VIII-XVI MENDEAK
Iruñea. Euskokultur Mintegia
martxoak 15, osteguna
19:30 “1512-2012 hitzaldia Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan zuten oroimena.”
Euskaldunon Biltoki. Iruñea
martxoak 16, ostirala
16:30 Bertso eskola
Iruñea. Euskaldunon Biltoki
17:30 “Irakurle taldea”.
Euskaldunon biltoki. Iruñea
20:00 Irakurriz libertitzen gara
Iruñea. Zaldiko Maldiko Elkartea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: