Mintza Eguna, hitzez esan ezin direnak....

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2013-06-05 09:36

Mintza Eguna, hitzez esan ezin direnak

Ez genuen alferrik esaten Mintza Eguna mintzalagunen jaia dela. Zer nolako giroa izan genuen larunbatean Elgoibarren! Balorazioak egiteko txanda izaten da oraingoa, baina ezin erakutsi gabe utzi argazki kamerekin betirako izoztu genituen uneak. Egunaren laburpen bat ikusi nahi duzue? Hemen daukazue!

Herriko bertsolari eta dantzari gazteek egin ziguten ongi etorria.

 

 

Eguna ondo hasteko, Joxeanek hamaiketakoa jateko baimena eman zigun. Elgoibarko berbalagunek prestatutako tortillak dastatu genituen!

 

Eta behin tripak beteta, Elgoibarko txokoak ezagutu genituen, tarteka kantuan, Peio Arrietarekin. Eta trikitilariekin, noski!

 

 

Nahikoa ikasita, dultzaineroek gidatu gintuzten kalejiran

Bazkarian ez zen saltsarik falta, irrintzi, kantu, topa... eta janaria ona, ezta?

Sari banaketa hunkigarria izan genuen, barre egin genuen, Bagerako kideek liburu bana eman ziguen opari...

Eta Ziarda eta Narbaiza bertsolariek egunaren laburpena egin zuten.

Azkenik, ezin gorputzak astindu gabe geratu. MP5 erromeriako lagunek berehala berotu zuten eguna!

Eta kontatu ezin ditugunak...

Zoragarria izan zen Elgoibarko Izarrako lagun eta berbalagunek jaia antolatzeko izandako indar, borondate eta ilusioa. Goizean goizetik kartelak jarri, mahaiak prestatu, pegatinak banatu zein hamaiketakorako tortillak egin zituzten. Ez hori bakarrik, egunean zehar zein iluntzean laguntzeko prest egon ziren uneoro. Eta hala ere, erromerian ez zuten dantzarako gogorik galdu! Eskerrik asko, Elgoibarrek izar txiki asko dituela erakutsi diguzue!
Datorren urtean berriz elkartuko gara. Eta bitartean... segi bihotza irekita mingainak dantzan, eta baietz aurkitu zuen burua argazki hauetakoren batean! Barren aldizkariko lagunek ateratako argazkiak dira hauetako asko. On egin

 


Utzi iruzkina: