MINTZA EGUNA 2008

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-05-28 10:58

MINTZA EGUNA:
TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako jaia da. Euskara Elkarteek herrietako euskaltegiekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin kudeatzen dituzten mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada dute bertan.

Aurtengo edizioa, hirugarrena, ekainaren 14an izango da, Getxon (Bizkaian). Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio hirugarren Mintza Egunak.

Egitaraua:

11:00etan: Ongi etorria Portu Zaharreko orubean: bertsolariak, dantzariak, txalapartariak, suziriak eta hamaiketakoa.

11:30ean: Ibilaldi gidatua

13:30ean: Kalejira

14:30ean: Bazkaria Santa Eugenia plazan (Erromo)

16:00etan: Sari banaketa

16:30ean: Erromeria Patxi Perezek gidatua.

Bazkari txartelak non lortu?

Karrikiri Elkartean (Xabier kalea 4, Iruñea)
Mintzakide (Ribed parkea 1, Atarrabia)
Tafallako Euskara Zerbitzuan (Nafarroa enparantza 5)

Informazio gehiago 948 96 05 16 telefonoan edo mintzakide@topagunea.com helbide elektronikoan.


Utzi iruzkina: