Donostiako Bagera elkarteko Mintzalagunak, Iruñera hurbilduko dira bisitan.
Urtarrilaren 25ean, Donostiako Bagera elkarteko Mintzalagunak, Iruñera hurbilduko dira bisitan.
Egitarau ederra prestatu dute eta parte hartzeko gonbitea ere luzatu digute.
Animatu zaitezte!
11:00etan - Bisita gidatua, LINGUA NAVARRORUM, Labrit Tours-en eskutik eta ostean Mintza-bermuta.
Euskarak gure hirian mendez mende izan duen indarra erakusteko ibilbidea. Erdi Aroko kaleen euskal izenak, Nafarroako Foruan ageri diren hitzak eta esaldiak, toki-izenak, lekukotasunak, Euskara Elkargoa, Euskararen Adiskideak, gerra aurreko euskal eskolak, ikastolen sorrera, euskaltzaleak. Euskarari eta euskaltzaletasunari lotutako karrika, eraikin eta txokoak. - See more at: http://www.labritours.com/euskara/#sthash.SC1u5Pku.dpuf
25 laguneko taldea osatu behar dugu bisita gidatua egiteko.
14:00etan Bazkaria Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean.
- Bazkalostea trikitilariekin alaiturik.
18:00 Mintza-Triki-Poteoa.
Ikusten duzuen bezala, egun ederra prestatu dugu Mintzalagunei ongi etorria emateko eta mintzapraktika egiteko.Animatu zaitezte eta parte hartu!
IZENA EMAN:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: