Antzerki Aroa 2012, Mintzakide Mendi Taldea, sagardotegia eta agendatxoa
Martxoak 22, osteguna.
TARTEAN
“L-KM. (Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa)”
Botikak egiten dituen enpresa bateko ikerlariek aurreikusten dute
gripe suntsigarri bat sortuko dela. Katastrofe hori ekiditeko
nahitaezkoa da naturari aurrea hartu eta gaitza laborategian sortzea,
sendabidea ahalik eta azkarren lortzeko. Horrela, milioika bizitza
salbatuko omen dira. Ezinbestekoa da pertsonekin esperimentu
probak egitea. Eta horretarako, 500 euroren truke, aurkeztu dira gure
hiru heroiak.
Mikel Martinez aktoreak hiru pertsonaia antzeztuko ditu. Barrea
sortarazteko idatzia den komedia honek osasuna eta negozioaren
inguruko hausnarketa suspertu nahi du emozio, irrika eta
samurtasunez.
SINOPSIA
FITXA ARTISTIKOA
Egileak: Patxo Telleria eta Jokin Oregi
Zuzendaritza: Jokin Oregi, Ruth Guimera
Antzezlea: Mikel Martinez
Argiak: Milakamoon
Musika: Edu Diego
Eszenografia: Gorka Minguez
Mintzakide Mendi Taldea
ADI! AZKEN ORDUKO ALDAKETA: TXANGOAREN HITZORDUA 9ETAN IZANGO DA.
Asteburu honetan udaberriko ordu aldaketa izango da. Gaueko 2:00etan, ordu bat aurreratu behar dugu erlojuak, 3:00ak izango dira. Kotxeetan banatzen garen bitartean ordu aldaketaz ohartu ez direnak itxoingo ditugu. Esker mila eta barkatu eragozpenak
(sakatu irudian kartela ikusteko, jaisteko edo inprimatzeko)
Hitzordua :martxoak 25, goizeko 9etan Zezentegietako aparkalekuan.
Mendaur oso mendi ederra eta ezaguna da, eta gehienetan Malerreka aldetik igotzen bada ere, oraingo honetan Arantzatik abiatuko gara mendiko kaskoan duen ermitaraino iristeko asmoz.
Ibilbidea ez da sobera gogorra, baina bai luze samarra. Nolanahi ere, bideko neke guztiak arinduko dira mendi-kaskotik eskaintzen duen paisaia ederra ikusita. Azken bolada honetan, gainera, ugatz bat dabil gailurraren inguruko bazterretan, argazkian ikusten ahal duzuen bezalaxe (joan den igandeko argazkia, Mendaurren egina). Hegaztia markatuta dago, ale gutxi daudenez jarraipena egiten dietelako. Agurtzera etorriko zaigu?
Txindoki eta Sagardotegia.
Nahiz eta eguna lainotsua hasi, gehien bat Txindokiren tontorrera heldu ginenean, egun ederra pasatu genuen, giro ezinhobean, are gehiago sagardotegian eta bueltako autobusean. Esker mila "Antonio" gidariari izan zuen pazientziagatik.
Hortxe
dituzue jaso ditudan argazkitxoak eta hamaika alditan abestu genuen
"himnoa". Argazki gehiago baldin badituzue, gurekin konpartitu.