TOTALITARISMOA, GARA ETA LIBERALISMO EKONOMIKOA, NOSKI
- Gizakia boteretsua, ala boteretsuen menpe?
“No hay que conquistar el poder, hay que destruirlo, es tiránico por naturaleza" anónimo
Harluxet hiztegiaren arabera boterearen definizioak ondorengoak dira: 1. Zerbaiterako ahala, indarra edo eskua. 2. Agintaritza: herri bateko gobernua.
Zuhurtasunez jorratu behar den gaia da boterea. “Saló o 120 días en Sodoma” pelikulan botereari egindako kritika zorrotzak gai honi buruz hausnartarazi nau. Zer da boterea? Eta non ezkutatzen da? Egunerokotasunean denok dugu norbait, edo zerbait ohoretzen duguna. Umeen edo gazteon kasuan, gurasoak izan daitezke adibide eskuragarriena. Gauzak ohoratu baino instituziotaz edo sinbologia beteriko objektu edo erainkinetaz mintzatu beharko genuke, izan ere, koroa bezalako instituzioa ohoratzen duen jendea anitza da, Espainiaren kasu. Zer da ba, boterea? Pertsonetan sartu eta usteltzen duen “izpiritu” bat? Pertsonak berak duen ezaugarri bat? Edo instituzioetan islatzen den agintaritza?
Botere absolutua da Totalitarismoaren ezaugarri nagusiena. Honek estatua botere bakarra bezala ezartzen du, instituzioen gainetik eta jendearen gainetik. Pertsonak baino, estatuaren irudia goraipatzen du. Historian zehar kasu asko ezagutu ditugu. Estatuaren irudia estatu gizonak (emakumeen portzentaila txikia edo nulua da) hartu izan du, adibide ezagunenak guretzako XX. mendekoak dira, izan ere gertukoenak ditugunak: Nazismoan Hitler, Faxismoan Mussolini Italian eta Franco (franquismo-faxismo) Espainian. Boterea beldurrean eta diruan dago. Batzuk errespetua deitzen diote beldurrari.
- Adierazpenari Mozala, Egin eta GARA
Totalitarismo kasuak gertatzen dira gaur egun ere bai. Orain dela 20 urte Egin aldizkaria eta Euskaldunon Aldizkaria itxi zuten Euskal Herrian ETAko kideak zirela leporatuz. Egin ixtean, 11 pertsona atxilotu zituzten, arrazoi argirik gabe, estatu totalitarismoen antzera. Eginen kideak, zein gizarte osoak ahalegin guztiak egin zituen Egin funtzionarazteko. Gizartearen esku hartzeak ezinbestekoa izan zen. Gaur egun diru laguntzarik gabe bizi da, salbentei esker, jendeari esker. Krisi konstante batean bizi dira. Dilema berri bat garatu dute gaur egun GARAn. Akzionista kapitalistek euskaraz ez dakite, gehiengoek, orduan gaztelaniatik euskarara igarotzea pauso arriskutsua da. Zuhurtasunez jokatzea eskatzen du egoera honek, erabaki on bat hartzeko.
- Liberalismo ekonomikoa, noski
Baina, totalitarismoaz mintzatzen ari ginela. Esan beharra dago ez dela berdina supermerkatu bat ixtea edo egunkari bat ixtea. Egunkaria, beste hedabideen antzera adierazpen askatasunaren irudia da, eta totalitarismoak, bere boterea bermatu eta besteak zapaltzeko, edozein askatasunaren aurka lerrokatzen da, gizartearen jaun eta jabe sentituz.
Gizakiaren askatasuna defendatzen du liberalismoak hain zuzen ere. Historian zehar erreakzionarioen eta aristokraziaren aurka joan den ideologia izan zen, iraultza industriala iritsi zen arte. Bertan, boterean edo klase burgesan “akomodatu” ziren (Liberalismoa eta Telegrafoan ikusitako DAINS pelikulan bezala) eta askatasun hori gizakiarena eta merkatuarena izatetik, bakarrik ekonomikoa izatera bilakatu zen. Baina, askatasun hori, norentzako?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: