IRUSOIN

mercedes.delama 1547210114463 mercedes.delama | 2017-04-08 01:10

Zinema munduan murgilduz, produktora txiki hau ezagutu dut gaur. Gure gaiarekin ondorio batzuk berdin ditugu, izan ere, Zinemaldiak zein Irusoin krisi larria bizi izan dute. Zinemaldiak ez zuen Irusoin bezain beste pairatu Estatuko gobernu zentralak ezarritako %21 IVA kulturalean.

Euskara sustatzen saiatzen diren arren, oso mugatua da zinema mundua Euskal Herrian. Diru laguntzak eskasak dira, zerbait garrantzitsua egin nahi bada gaur egun Bartzelona edo Madrilera joan behar da. Gobernua kriminala izan da deituriko ongizate estatuaren baliabideekin edo zerbitzuekin, batez ere kulturarekin. Kultura zapaldu baino honekiko mespretxua sentitzen duela dirudi. Kultura herrien identitatea, arimaren errepresentazioa eta sentimenduen azalaraztea da.


Utzi iruzkina: