GRUPO NERVION ETA GOIENA
Bi enpresa hauen aurkezpenen ideia nagusiak antzekoak direla ondorioztatu dut. Izan ere, biek gertutasuna dute zutabe nagusi bezala. Publikoaren fideltasuna eta konfiantza irabazten jakin izan dute. Bestalde, krisi izugarriari aurre egitea lortu dute biek.
Goienaren kasuan, hainbat hedabide lokalen baturak mesede egin diola uste dut, zenbait oztopo eduki arren. Euskarari dagokionez, honi bultzada bat ematea eta zabaltzea sustatzen du bere programazio guztia euskaraz jarrita.
Grupo Nervioni dagokionez, harritu nau gobernutik diru laguntzak ez izatea, eta publizitateari esker soilik mantentzea. Honek espantsio handia eduki du bere sorreratik, orain del 30 urte gutxi gora behera. Pribatua denez, bere interesak bermatu behar ditu eta euskara hizkuntza bezala jartzea audientzia jaistea izango litzateke, beraz, gaztelania erabiltzen dute bakarrik programazioan, bere publiko fidela mantentzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: