EITB
EITBren kasua konplexua da. Hedabide publikoa da, hala ere, eusko jaurlaritzan dagoen gobernuarekin alienatzen da, eta bere ideologiarantz lerrokatzen da, batzuetan beti. Baina hau ez da kasu arraro bat, izan ere, beti gertatzen dira horrelakoak. Hedabide publikoek, edo publikoa den edozerk beti erakartzen ditu enpresa pribatuak, baina batez ere politikariak. Jaurlaritzan daudenei publikoan esku sartzea ez du arazorik suposatzen.
Autonomoen kontratuei dagokienez, ez nuen kasua ezagutzen eta oso interesgarria iruditu zait.
Euskara sustatu behar dutela argi dago, duda daude, hori bai, metodoan. Azken urteotan beherakada izugarria bizi du EITBk, eta euskarazko katea kalitatezkoa bermatu ezin izan dute. Kate nagusien aurka ezin du egin EITBk autonomikoa delako. Hala eta guztiz ere, krisi honetatik ateratzeko estatu mailan funtzionatzen duten programa motak kopiatzean, nik behintzat, ez dut irtenbide bezala ikusten. Ikusle kopuruari erreparatu egin behar da, baina, ze puntutaraino?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: