MENDIGORRIA udalekuak 2014

Irailean egindako merendola egunean jarritako argazkien bideo proiekzioa duzue hemen.


Hemen dituzue azkenean, Mendigorriako laburmetraiak! - IKIWAKEAK taldea - JACKSONAK taldea - ZORRI SURFEROAK taldea


Atzoko eguna, udalekuetako azken eguna...lagun ezkutuak banatu genituen eta gauean...jaialdia!!!   JAIALDIA!!!!  


Atzo goizean, eguna umore onarekin hasteko, erritmo handiko ekintza! Aerobik saio bat izan genuen eta hemen duzue bideo labur bat, gure erritmo hori ikusi dezazuen! Dantzari trebeak!! jajaja  


Zelan hortik? Entzun dugunez, eguraldi txarra, ezta? Guk hemen eguzkiaaaaa eta igerilekua!!! Aprobetxatuko dugu hemen gauden bitartean!!


Gaurkoan, ekintza arraroa izan dugu Mendigorrian. MendigorriaTB sari banaketa gala izan dugu, egunez.


Gaur, goizetik, aldrebestuta itzartu gara. Ohetik jeiki eta hezitzaileek esan digute, arropa guztia alderantziz janzteko! Etiketa guztiak kanpotik, barruko arropa bestearen gainetik, betaurrekoak alderantziz... Eta hau? Zelako zoramena!! Baina hori hasiera besterik ez da izan! Behera jeitsi eta gosariaren ordez... lehenengo ekintza...gaubela!! Gaubela dibertigarria izan dugu baina ezer jan gabe...hau gosea! Eta tripen zaratak entzun ditugunean... orduan hezitzaileek afaltzeko ordua dela esan digute! Afari ederra 10etan eta berriro ekintzak....musu-plakaje topera!!!! Eta hemendik aurrera....


Atzo, igerilekura joan ginen arratsaldean. Baina aurretik zer gertatu zen? Zikin egunaaaaaaaaaaaaaaaa!!! Jajajajajajaja!! Toperaaaaaaaaaaa!!!!


Aupa eguzkia!!! Mendigorrian eguzkia irten da eta bero egiten du! Krema ondo eman, bainua hartzeko prestatu eta igerilekuraaaaaaaaa! Topera aprobetxatuko dugu arratsaldea!


Mendigorrian jarraitzen dugu!!! Uholdeak Nafarroan daudela entzun dugu baina hemen bizirik jarraitzen dugu! Euria tarteka baina eguzkia irtetzen denean ere aprobetxatzen dugu. Gaurko goiza zentzumenak lantzen pasatu dugu. Hainbat proba izan ditugu ukimena, usaimena, dastamena, ikusmena eta entzumena lantzeko! Primeran pasatu dugu!!