Udaroan - Mendigorria 2013

Azken albiste honekin amaiera emango diogu aurtengo Mendigorriako udalekuei eta baita blogari ere. Berbaro Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan konfiantza izan duzuen guztioi eta udalekuetatik bizipen eta esperientzia politekin bueltatu izanaren esperantza dugu. Argazki eta bideo guztiak bilduko ditugu udan eta bueltan berriro ere gure berri izango duzue. Denok berriro ere elkartzeko aitzakia izango dugu irailean; zerbait berezia prestatu eta guzti hauek gogoratzeko. Ordura arte, oso ondo pasatu oporretan eta bueltara arte! Ondo ibili!!!


Hemen azken bideoklipa: - Txanpi-txan taldearen bideoklipa


Hemen beste bideoklip bat: - Oilo-ipurdiak taldearen bideoklipa


Bideoklipak blogera igotzeko asmoa dugu, baina saiatzen ari gara eta pisu larregi dutenez, apurka-apurka egingo dugu eta ia asteon denak igotzea lortzen dugun! Hemen dituzue batzuk: - Lolli Pop taldearen bideoklipa - Intsektu Pilotariak taldearen bideoklipa - Artobizarrak taldearen bideoklipa Gozatu!! Eta hurrengoan gehiago!!


Lip-dub

1
mendigorria2013 1456151371173 Udaroan - Mendigorria 2013 | 2013-07-14 15:15

Hemen duzue Mendigorrian grabatu genuen Lip-dub zoragarria!! Asko kostata grabatutakoa, baina oso oso oso polita gelditu zaigu!! Mendigorria 2013 Lip-dub


Mendigorrian jarraitzen dugu eta gutxi falta den arren, topera aprobetxatuko dugu!! Hementxe gaude gaurko afaria prestatzen, gaur guk egindako pizzak afalduko ditugu eta!! Ummmmmm....


Mendigorriako taldeak: - Arto-bizarrak - Oilo-ipurdiak - Txanpi-txan - Intsektu pilotariak - Lollipop


Oraintxe bertan Mendigorriatik heldutako argazkiak dira hauek. Mendigorria zuzenean konexioa!! Eguraldi ederra eta igerilekua topera aprobetxatzen!!


Sendaviva

10
mendigorria2013 1456151371173 Udaroan - Mendigorria 2013 | 2013-07-09 12:36

Domekan, uztailak 7, Sendavivan egon ginen!!! Mendigorriatik autobusez abiatu eta Sendavivara sartzearekin batera, hainbat animali, atrakzio, jolas... Eguna primeran pasatzeko denetik!! Pueblo, Bosque, Feria eta Granja. Denetatik pasatu ginen eta aukerarik galde gabe! Abiadurazko atrakzioak, uretakoak freskatzeko, animaliekin ikuskizunak... Hemen duzue horren zati txiki txiki txiki bat! Dena argazkietan islatzea zaila da eta.    


Geldi egoteko gero ere izango dugu denbora, orain jolasteko ordua da!