Udaroan- Mendigorria

Agurra

mendigorria 1456151370216 Udaroan- Mendigorria | 2012-07-19 11:00

Berbaro Elkartetik amaitutzat ematen diogu aurtengo Udaroan udaleku finkoari eta baita blogari ere. Mendigorrian igaro ditugun egunak zoragarriak izan dira eta oso oso ondo pasatu dugu.ESKERRIK ASKO gugan konfiantza izan duzuen guraso eta ume guztiei. ESKERRIK ASKO umeei gurekin parte hartzeagatik eta udalekuetan eskaini duzuen guztiagatik. Eta ESKERRIK ASKO Hiart, Igone, Martzel, Maialen, Ugaitz, Ane, Goizane, Jon Ander, Iraia eta Andreari ere egin duzuen lan guztiagatik.Oso oso ondo pasatu oporretan eta bueltan ikusiko gara!! Beti bezala, irailerako zerbait berezia prestatuko dugu eta. On...


Azkenean, heldu da etxera bueltatzeko eguna. Hainbeste ekintza izanda eta 10 egunetan gelditu gabe egon ondoren, etxera heldu eta deskantsatzeko ordua! Mendigorriatik irtetzeko arazotxoak izan genituen autobusarekin eta beranduago irten ginenez, tarte hori argazki batzuk ateratzeko aprobetxatu genuen. Taldeko argazki originala:


Igandean Sendavivara joan ginen egun osoko irteeran. Lau taldetan banatu eta parke osotik ibili ginen animaliak ikusten, atrakzioetan... Topera egun guztian gelditu gabe! Oso oso ondo pasatu genuen eta Mendigorriara bueltan denak lo autobusean!! Buuuuuuufff......


Hemen MTV sarien irabazleak:- Bideoklip onena......... ERRETXIÑAK!!- Koreografia onena....... BOLABOTIAK!!- Efektu berezien saria...... PIÑABURUEK!!- Originalenari saria...... BERDELAK!!- Makilaje eta jantzi onenak........ TXIRLOAK!!Eta beste sari berezi bi izan genituen.....- Dantzari / antzezle onena nesketa........ Leire Aparicio!!- Dantzari / antzezle onena mutiletan...... Ander Azkarate!!


Larunbatean MTV (Mendigorria TV) sariak izan genituen!! Egunean zehar taldeka bideoklipak grabatzen aritu ondoren, gauean gala izan genuen; kanapeka eta barbakoa afaltzeko, eta gero.... MTV sari banaketa!!Lehenengo, "fotokol"etik pasatu eta bikote edo hirukote guztiek argazkia atera genuen. Hemen daude argazkiak:Azafatak (Pili eta Paris):Epai-mahaia (Miami & Fashion):Aurkezleak (Madalena gozoa eta Kixkurne):


Azkenean, hainbeste saiatu ondoren, lortu dugu Mendigorria lip dub igotzea. Lip dub honen bitartez, Mendigorriako etxea eta inguruak erakusten ditugu. Gozatu!!


Mendigorriako etxea erakusteko, iaz bezala, lip dub bat grabatu dugu baina arazoak ditugu hori blogera igoteko, beraz hemen argazki batzuk bitartean:Gero, beste modu batean saiatuko gara lipdub-eko bideoa igoten.Geroarteeeeee!


Hemen talde bakoitzaren erritualak:- Bolabotiak- Berdelak- Txirloak- Erretxiñak- PiñaburuekErritual hauen bitartez, Mendigorriatik gure agurra bidaltzen dizuegu!! Gozatu!!


Hemen taldeak:ERRETXIÑAKBERDELAKPIÑABURUEKTXIRLOAKBOLABOTIAKTalde bakoitzak bere maskotarekin batera errituala du eta horiek grabatu ditugu, baina seguraski arratsalderako edo gauerako igo ahal izango ditugu. Prestatu ikuskizunerako!!Geroarteeeee!


Uztailak 9

mendigorria 1456151370216 Udaroan- Mendigorria | 2012-07-09 15:19

Gaur, goizean, Mendigorrian itzartu gara!! Etxea eta inguruak ezagutzen ibili gara zati batean; kriston etxea, igerilekua, futbol zelaia, merenderoa... Gero, taldeka banatu eta talde bakoitzaren izenak, errituala eta maskotak egin ditugu.Honek dira taldeak: Erretxiñak, Bolabotiak, Berdelak, Piñaburuak eta Txirloak.Merenderoan bazkaldu eta orain, jolas batzuk egiten ari gara eta laster igerilekura!! Eguraldia oso ona da eta bero itzela egiten du! Oso ondo etorriko zaigu igerilekuan bainutxo bat hartzea!! Geroarteeeeeee!!


mendigorria 1456151370216

Berbaro Elkarteak antolatzen duen Udaroan udaleku finkoa 2012an Mendigorrian!!