Perinea gora eta perinea behera

No profile photo matx | 2010-04-06 07:44
1

Aspaldi darabilt buruan fisioterapiako nere burutapenak hemen idaztea. Uste dut esperientziarekin eta ikastaroekin ikasten ari naizena elkarbanatzea ondo legokela. Hala ere oraingo ikastaro honetan, ikasi zentzu zabalean ikasi dut. (Lasai, ez dago mareatzeko ez irudi ez hitzik)

Palafrugellen izan naiz, Blandine Calais Germain (Anatomia para el movimiento izeneko liburuen egilea) eta Nuria Vivesek emandako ikastaro batean: Perine femeninoa. 20 bat neska ginen, jatorri eta lanbide desberdinetakoak. Zoragarria izanda. Estresa atzean utzi eta emakumetasunean murgildu naiz.

Kasualitatez (edo ez) aitak Uxue Alberdik Argiarako Ainhoa Agirreazaldegiren elkarrizketa zoragarria pasatu zidan. Nola umorearen erreferenteak maskulinoak diren, eta nola sortu neska izatearen aldetik, gizonen moduak imitatzea derrigorrezkoa izan gabe. Ze bi neska! Elkarrizketak muin haundia dauka: Kojak txupatxusak bezela!

Nik ere emakume naizela berdeskubritu dut. Esango nuke orain emakume naizela kontzienteki (31 urterekin!). Eta horren eraginaz ere ohartu naizela: nere portaeran, sentimenetan, erlazioetan...

Perinea berdeskubritzea ere ekarpena izan da, bai ezagutza, prebentzioa eta baita plazerrerako ere bai! Orain gutxi arte, ez omen da ikertu emakumeek zona honetan izan duten patologietaz eta erditzeko osteko arazoetaz.

Unai

Unai 2010-04-06 17:44 #1

Uste dut aurkikuntza edota berraurkikuntza hauek gehienbat gizonezkoei egingo digute on. Benetako ustea da Maielu. unai  


Utzi iruzkina: