Limoi moussa (Ane Gonzalezek erakutsita!)

No profile photo matx | 2007-12-11 14:32
3

Osagaiak (8 pertsonentzako)

  • 4 iogur natural
  • nata likidoa: tetra brik txiki bat
  • Ideal esnea (ebaporatua): lata 1 
  • Esne kondensatua : lata erdia
  • 4 limoi
  • Tolosako tejak eta zigarriloak

Lehenengo 4 osagai denak turmixarekin nahastu bol batean. Gero, limoi zukua egin, eta poliki poliki irauli zukua bolean (loditzen joango da), turmixarekin nahastu bitartean.

Sartu hozgailuan afalordurako.

Tazetan banatu, eta dekoratu zigarrilo eta teja banarekin (badaude beste aukera batzuk baina nik ez dut hoberik aurkitu).

Gozatu, eta bihar bada sartu hatzamarra gelditzen dan apurra aprobetxatzeko! (y no miro a nadie....)

8 minututan eiƱda dao!

 

aiene

aiene 2008-01-24 14:43 #1

Barkatuko didazu nire ezjakintasuna, baina zer da Ideal esnea?

matx

matx 2008-01-24 15:20 #2

Aupa Aiene<br><br>Ideal esnea, esne ebaporatua da. Nik ere ez nuen ezagutzen errezeta hau ikasi baino lehen. Supermerkatuan esne kondensatuarekin egoten da eta Ideal markakoa da. Hantxe topatuko duzu.<br>

aiene

aiene 2008-01-25 08:28 #3

Eskerrik asko Matx azalpenarengatik! Errezeta erreza dirudi eta agian animatuko naiz egitera!


Utzi iruzkina: