Hitzik gabe uzte naute
Batzuk Californiako Yahoon enpresan daozen bitxartian, beste batzuk ezpata dantzia eitxen dabiz Donostiako Gipuzkoa plazan.
Batzuk Debako hondartzan dabiz umiekin pasiaran, eta beste batzuk Santa Colomako Auditori Can Roig i Torresen, Tomas anaixak Abel biolinakin eta Arnau txeluakin entzuten: dohain!!!
Ikaragarrixa da hauena. Benetan. Ezin da esplikatu. Quartet casalsen laupabost kontzertu ikusi ditxut dagoeneko, Kursaalian behin, bitxan l'Auditoriko ganbara aretoan, eta beste behin l'Auditoriren areto haundian.
Atzo, Santa Coloman inauguratu berri duten auditorioan, bi anaiak izan ziren estreinekoz. Arraro xamar sentitzen omen dira beste biak gabe. Soloekin hasi ziren...Bachen cellorako 5. suitea (zailena), biolinantzakore menorreko partita (hunkitzea zer dan), cellorako Cassadoren suitea, eta azkenik Ravelen duoa, hain zaila eta ederra ere bai. Benetan, ikusgarria. Edonor juanda ere emozionatu eta harritzeko modukoa... Propina: Haendelen duo baten adaptazio bat.
Bi ordu egongo nintzateke adjetiboak ipintzen...Aukera badaukazue joan aurreritzirik gabe... Eskertuko diezue txalo potoloekin...
Iruzkinak
Sugoi 2007-06-03 21:19 #1
<p>Joer, a ze enbidia ematen didazuna! Hainbeste cellorekin malkoak irtetekoa modukoa be, seguru... joango nintzateke ba...</p>
Utzi iruzkina: