Eduard Punset dixit
Gizon honek inspiratu egiten nau. Domeka baten etxera gonbidatuko nuke bazkaltzera. Atzo egin genduzen sahietsak gustauko jakozen, ziur...
- Zure bizitzaren zati baten jabe izatea eta kontrola eukitzea da poztasunaren dimentsioetako bat.
- Ezinezkoa da beti pozik egotea. Zoriontasuna zoriontasunaren itxaron gelan dago.
- Aldaketa klimatikoa baino, garrantzitsuagoa da gure barruan zer pasatzen dan jakitea: aldaketa emozionaletaz jabetzea eta ulertzea garrantzitsuagoa da. Norberaren emozioak jestionatzen ikastea garrantzitsuagoa da.
- Erabaki bat hartzeko ez da informazio guztia behar, intuitiboki hobeto erabakitzen da.
- Ezin da etorkizuna eraiki lehenaldia berreraiki arte, horregatik da hain garrantzitsua memoria historikoa argitzea. Zirkuito zerebral berberak aktibatzen dira lehenaldia eta etorkizuna proiektatzeko.
- Iritzi baten ziurtasunak beste iritzi batzuk entzuteko eta onartzeko hartzaileak blokeatzen ditu. Gizakia ez da iritziz aldatzeko gai. Koherentzia mantentzea da gure obsesioa, eta kontrakoa traizioa iruditzen zaigu. Tximinuak aldiz, iritziz alda dezakete.
- Kontuz: musikoak, dantzariak, aktore/aktoresak, kirolariak...emozionatu egin behar dute. Ez dago proiekturik emoziorik gabe: MA NON TROPPO! Gehiegi emozionatzen bazara, maitasun haundietan bezela, ez duzu egoera kontrolpean mantendu ahal izango eta ihes egingo dizu. Nere lehengusu Jaimek esan zidan hori behin: "Así no se puede". Berak ezingo lukeela instrumenturik jo, larregi emozionatzen delako, musika baita bere pasioa.
- Ezusteko sufrimenduetara ohitu beharko genuke... Orain dela 500 miloi urte ere gertatzen zen, bolkanek trilobitak hil zituenean.
- Mutazio genetiko pilo baten gainetik bizirautea lortzen dugu misteriosoki, eta fluktuazio asimetrikoak dira horren ispilua...Fluktuazioa asimetrikoen gabezia da osasun onaren indikadore bat eta maitemintzeko faktore erakargarri bat. Edertasuna minaren ausentzia da. Barruan pasatzen dana kanpora irtetzen da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: