Bicing!
"Eiñgo dou Bicing bat!" Atzo Karmeleri (Carmeta mallorcan) deitxu netzan, eguraldi ona zeuala eta, haizia hartzera gonbidatu naban. Berak esan zeztan: "ez dakat bizikletarik!" "Badakit baina nik Bicing tarjetia dakat!"
Pasada bat da!Bicing geltoki batean hartu bizikleta bat, eta beste geltoki batean utz dezakezu...laster 50 geltoki izango dira...
Pozik nao...Jende asko dabil Bartzelonan bizikletaz, eta bicing honekin oso datu onak ari dira jasotzen: 20.000 bazkide bi hilabete eskasetan, bizikileta bakoitza 6aldiz erabiltzen da egunero, eta egunero 4.700 pertsonek erabiltzen dute zerbitzu hau. 6 euro ordainduz gero, urte guztirako erabili ahal dozu...
Beste hiri batzuetan ere jarrita dago, baina badirudi Bartzelonako antolatzaileak eskaerarekin harrituta daudela. Kamioiak dabiz bizikletak leku batetik bestera eramaten, jo ta su.
Onena da umorearengan daukan eragina... Lanera oporretan bezela...
Iruzkinak
oier 2007-05-19 12:06 #1

Aurreko batian Bilbon, Arriaga oduan ikusi neban holako bizikleta lerro luze bat, eta pentsau naban holako sistemaren bat izango zala. Idea ona da bai! Ni askotan juaten naiz bizikletan lanera, eta gozada bat da, oin hamendik aurrera beruak hasten diranian Azitaingo poligonokua moduko aldapak igotzia ya ez da izango hain erakargarrixa.

matx 2007-05-20 00:17 #2
Badakazu aukerarik... bizikleta elektriko bat erosi... eibarren probetxu haundixaua eukiko dau...aldaparetarako baterixia kargau ta listo.

Momentu honetan zuek untzagan afaltzen egongo zarie...edo tablauan kantatzen!!

Utzi iruzkina: