XAMAR V
Asteazken honetan Juan Carlos Etxegoien “Xamar” Durangoko Udal Euskaltegira dator euskal kulturari buruz hitzaldi bat ematera.
Nafarroako Garralda herritik datorren hizkuntzalariak euskararen historian murgiltzera gonbidatuko gaitu.
Gai honi buruz hainbat liburu idatzi ditu, ezagunena “Orhipean. Gure herria ezagutzen” izanik. Liburu honetan Euskal Herriko ohiko kultura lantzen da. Kontu interesgarri asko kontatuko dizkigulakoan etortzera gonbidatzen zaituztegu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: