SAN FAUSTOAK

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2014-10-09 13:50

 

SAN FAUSTOAK

 

Dira, dira,
zezenak dira
buztana motza,
adar zorrotza
harrapatzen bazaitu,
harrapatzen bazaitu,
jo ta bertan hilko zaitu
jo ta bertan hilko zaitu.

Dira, dira,
zezenak dira
bel-beltzak dira
harrapatzen bazaitu,
harrapatzen bazaitu,
jo ta bertan
hilko zaitu.

 

 

 

 

SAN FAUSTOAK         ZEZENA           2014             Anartz&Iñigo  goizekoak

 

 

San Faustoak hasiko dira eta jenda gogo batez dago. Jendearen arabera jaietan dauden ekintza guztietatik zezena xarmangarriena da, hots, ni neu protagonista naizen jolasaldia.

Jakina den bezala, ekintza hori ez a nire gustukoa; izan ere, adarrak mozten dizkidate, soka batez lepotik lotuta naukate eta mugimendu eskasak baino ez ditut posible. Gainera, ibili behar dudan lekua ez da niretzako aproposa; labandu egiten naiz, umetan mina hartzen dut, kaleak ezezagunak zaizkit…

Durangarrak, ostera, bestelako iritzikoak dira, oso maite ohi dute goiz esnatzea zein gaupasa egie ni ikusteko. Horretaz gainera, inolako errespeturik gabe zirikatzen naute, jotzen naute, eta era guztietako alukeriak egiten dizkidate.

Amorruz beterik nago eta ez dute ahaztu behar eurez bezala animalia naizela, nire eskubiderik ditudala eta ez dudala zertan hau guztia jakin behar.

 

Hau guztia azaleratzeko geratzen zaidan bide bakarra haiek harrapatzea da. Orain arte gazte ugari harrapatu ditut leku desberdinetan, esate baterako, Santa Ana plazan, Santa Marian, Pinondon…

 

Zezenen artean, berez, bakazalea naiz, baina  potroak ikutzen dizkidatenean nire barneko piztia ateratzen dut. Hortaz, adi ibili 2014. urteko SAN FAUSTOETAN!!!!