POEMA BILDUMA EDERRA

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2015-03-06 10:47

 

Gozatu dugu poemak entzuten, irakurtzen, gogoetak idazten eta horren gaineko hausnarketak egiten.  Badakigu zuetako batzuek gogoeta politak idatzi dituzuela. Animatu eta eskegi berton eta  JARRAITU HORRELA IDAZTEN!!!

1. idazlana: Ai zer plazera!

Zein ondo biziko nintzatekeen bizitzeko beste diru izango banu, eta diruaz kexkatu behar izango ez banintz.

Lehenik eta behin, etxean andra baten laguntza izango nuke etxeko lan guztiak egiteko: bai garbigailua, bai plantxa, baita janaria egiteko ere.

Horretaz aparte, lan egin behar ez nukeenez, gimnasiora joango nintzateke, nire unetxoak izateko eta ondo sentitzeko.

Gero, erakunde batean apuntatuko nintzateke, dirurik ematen ez duten lanean. Horrelako lanak egitea asko gustatuko litzaidake, eta inoiz horrelakoak egiteko aukerarik izan ez dudanez, gogoz eta gozatuz egingo nituzke. Horrela ere oso ondo sentituko nintzateke.

Eta azkenik, nire familiekoekin une goxoak pasatuko nituzke, bai oporretan, bai irteerak eginez... zenbat diru gastatzen dugun begiratu gabe. Sensazio ederra izango litzateke! Hori bai, badakit horrek ez lidakeela zoriontasuna emango, baina bai une zoriontsuak.

2. idazlana: Maitasuna

Artikuluak esaten duenarekin erabat ados nago, Maitasuna treneko bidaia bat da. Bidaia luzea edo motza izan daiteke, baina trenean igota gauden bitartean zoriontsu bizi gaitezke.

Inportanteena, niretzat behintzat, zein trenetan igotzen garen da. Pertsona batzuek pasatzen den lehenengoa aukeratzen dute, ikusi gabe ea egokia den ala ez eta urteak egoten dira bidaia egiten nahiz eta leihotik ikusten dutena aspergarria eta monotonia hutsa izan. Beste batzuk  berriz, hain exigenteak  direnez bere buruarekin, kosta egiten zaie zein aukeratu eta bizitza osoa pasatzen dute trenera igo gabe, etorriko den hurrengoa hobea dela pentsatuz. Hauek bidaiaren paisaiaz gozatu gabe pasatzen dute bizitza.

Badaude ere, geltoki abandonatuetako batean egon direnak eta ondoren erabaki dutenak zein trenera igo, edo gutxienez argi eta garbi badakite zeinera ez. Hauek erabakitzen dutenean trena, bidaia gozatzen eta disfrutatzen dute erabat; maitasuna zoriontasunez bizitzen baitute.

Baina bidaian gauden bitartean, geltoki desberdinak  daude eta gerta liteke, egun batean geltoki abandonatu horietako batean jaitsi behar izatea nahiz eta trenean jarraitu nahi izan. Geltokia iluna, goibel eta tristea izango da. Batzuk denbora labur egongo dira hemen eta beste batzuk berriz, inoiz ez dira aterako.

Bukatzeko, nire ustez, lehen esan dudan bezala,oso argi aukeratu behar da hartu beharreko trena, bidaia luzea eta leihotik izugarrizko paisaiaikusi ahal izateko.

 

3. idazlana GOGOETA

         Aspalditik erakutsi digu gizarteak familiak eta euren proiektuak zelan osatzen diren, pausoz pauso. Lehenengo, neska eta mutil bat ezagutzen ziren, bigarren maitemindu egiten ziren, hirugarren ezkondu eta laugarren etxe bat erosi eta seme-alabak izaten zituzten. Hori guztia, belaunaldiz belaunaldi ikusi dugu, gure aiton-amonen zein gure gurasoen garaian, eta zergatik ez,  gure garaian ere bai.  

         Txikitatik gauza horiek guztiak lortzeko esperoan gaude. Badirudi horrela gure ametsak betetzen direla. Baina, horrela ikusita, gure ametsak inoiz ez direla amaitzen ematen du, horietako bat lortzen dugunean beste lorpen baten atzetik joaten gara, gizakiok oso handizaleak baikara. Hau bai inoiz amaitzen ez den lasterketa!

         Baina hori horrela izan da beti, hau da, gure bizitzan lasterketak zein piramideak sortzen ditugu. Inoiz ez dugu helmugarik ikusten. Zeren txanda da orain? geure buruari galdetzen diogu, supermerkatura joaten garenean bezala, baina tiketa hartu barik.

         Ametsak bete nahian, pausoz pauso joan behar gara, batak besteari errelebua emanez. Horrelakoak gara gu eta horrelakoa da gure bizitza, inon direnak egingo ditugu lortzearren.

Lehengo egunean, tamalez , ez nintzan Egon Pako Aristi izeneko idazlearen berriketan. Ez dakit euskaltegiak  zergatik ekarri zuen, eta ez Atheleticeko jokalari milioidun bat adibidez. Urrezko Qa lortzeko, nik uste, errazagoa izango litzateke Aduriz etorriko balitz. Gainera, ez dira, gaur egun bizi garen garaiak, aproposenak literaturarentzat,. Ez dakit nondik ateratzen dituzten estatistika horiek, aipatuz Euskal Herriko biztanleok 15,8 edo 18,9 liburu irakurtzen ditugula. Urtean zehar, gizonek behintzat, futbol partida askoz gehiago ikusten dituzte. Imajina dezagun Aduriz Udal Euskaltegian Maristetako ia ikasle guztiak beheko gelara etortzen eta Maite eten gabe, kafeak ateratzen. Bitartean, Puri, sarreran, Euskaltegiko propaganda banatzeko aukera paregabea ez galtzen.
Dena dela, patuaren gutiziagatik, azkenean, Euskaltegiko buruzagiek Aristi aukeratu zuten. Zer esan pertsonaia honi buruz? Hasteko, entzuteko aukera izan nuen Hitz liburu dendan, ostegunetan antolatzen duten topaketa bitxietan-askari eta guzti-Baina berriro ihes egin zidan Pakok.
Horregatik, bi aukera Haiek alferrik galdu ditudanez, ikusteko gogoa nabarmen handitu zait. Hirugarrenean harrapatuko hauk, Pako, eta espero dut nire gosea aseko duzula.
Baina, zer dakit nik pako Aristiri buruz?  Zer esanik ez nire klaseko kideek. Pako etorri baino lehen Arestirekin konfunditzen zuten. Biak letren maisuak, bat oraindik zutik eta bestea aspalditik etzanda, Pako, “satelitea” gau Ilin batean eta Gabriel, izarra.
Nahaste honetatik irtenbidea topatzeko ezinbestekoa da poetaren laguntza,, eta Pako, horretan, maisua da.
Adurizek baino gol  gutxiago sartu arren, hitzekin jolasean ez dauka parerik.
 
Javi