KONTSUMO IRAUNKORRA

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2013-04-23 11:38

Durangoko Udal Euskaltegiak, kontsumo iraunkorraren inguruko jardunaldia antolatu du apirilaren 25erako.
Jardunaldi honen helburua, kontsumo iraunkorra eta arduratsuaren inguruan Durangaldeko biztanleak sentsibilizatzea izango da.
2009.urtean zehar, Euskaltegian ezarri eta ziurtatu zen Ekoscan arauaren araberako ingurumen kudeaketarako sistemaren testuinguruan sortu da ekimena.
Sistema honen ezarpenaren lehen momentutik, ingurumen alorraren hobekuntza helburu duen edozein ekimen martxan jartzekotan, irakasle zein ikasleen parte hartzea ezinbestekoa dela argi geratu zen. Hori dela eta, ingurumenaren hobekuntzarako planeko helburuetako bat, sisteman parte hartzen duten eragile guztien sentsibilizazioa bultzatzea da.
Jardunaldi honekin lortu nahi da parte hartzaileek kontsumo iraunkorraren oinarrizko kontzeptuak eta jardunbide egokiak erabiliz, kontsumo arduratsuagoa nola egin jakitea.
Ordu bat inguru irauten duen jardunaldi hau Minuartia Enea taldeak dinamizatuko du. Goizez eta arratsaldez izango da Durangoko Udal Euskaltegian: saioak, goizeko 10:30ean eta arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.
Tuperwareak Beran.(artikulua)
 -Erosketa eta kontraazio berdea, Arrasateren eredua.
- Tuperwareak bideo honetan, 1:47n gazteleraz esplikatzen dute berriro dena, beraz, hemen moztu daiteke.
-Bideo hau pixka bat luzea da, baina oiloen zatia jarri daiteke (3:19).


Utzi iruzkina: