KLIMA ALDAKETA (V)

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2010-03-11 13:11


Lurraren batez besteko tenperaturak gora egingo du.

Zientzialariek berotegi efektuko gas eta klima aldaketaren artean lotura dagoela baieztatzen dute. Eta klima aldaketak horrela eragingo digu:

-Lurraren batez besteko tenperatura 0,6º eta 4 º igoko da mende amaierarako. Kantauriko kostaldean euri gehiago egingo du.

Mende amaierarako 50 cm  igoko da itsas maila.

Mendi glaziarretako elurra urtu egingo da. Lehorketak eta uholdeak leku gehiagotan egongo dira mundu osoan.

Banaka ez gara ezer, baina danok elkarrekin buelta eman behar diogu egoera honi.

Nola? Energia gutxiago kontsumituz. Eta zer egiteko prest gaude?

Hona hemen proposamen batzuk:

Etxeko argiak aldatzea, ur gutxi kontsumitzea, zaborra birziklatzea, autoan abiadura gutxitzea, bizikleta gehiago erabiltzea eta garraio publikoa erabiltzea.

Baita munduko gobernuak era ados ipini beharko lirateke , bestela denok zulora.


Utzi iruzkina: