KALE IZENAK

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2014-03-12 08:01

              “Kale izenak”

 

Anboto aldizkarian Marisa Barrenak idatzitakoak zer pentsatu eman zidan. Nola garai honetan emakumeen belaunaldiek zenbat lan egin duten eta haien izenekin kale gutxi zegoen.
Gainera, dauden gehienak santen izenak dira; bestela ez ziren ipinita egongo. Ez dago dudarik, santek eliza barruan leku bat dutela eta beste andre batzuek, ordea, ez.
Nire garaikoek, guztiok “Boni” ezagutzen genuen, Andre Mariko elizpean zegoena txutxeriak saltzen. Izen ere egunero zegoen  bertan jesarrita tokila eta guzti bizkarra babesteko; ziur asko bere bizitza aurrera ateratzeko, euria barra-barra, elurra mara-mara, bero handiarekin edo elizpeko hezatasunarekin zintzo-zintzo han egon behar izaten zuen. Egia da, zentimoren bat lortzen genuenean gozokiak edo gaztaina erreak erosteko harengana joaten ginela.
Beste andre bat Durangoko hainbat belaunalditan lorratza utzi zuena emagin bat zain zen, Pepita zelakoan nago. Garai horretako ume gehienok bere eskuetatik pasatu ginen.
Beraz, ordua da Euskal Herriko hainbat kaletako izenak aldatzeko , belaunaldiak markatu dituzten emakumeen izenak ipintzeko santuak eta santak eliza barruan uzteko.

Nekane 


Utzi iruzkina: