GABONETAKO TXAPELKETA

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2013-12-02 14:48

 

GABONETAKO TXAPELKETA 2013-2014

1-Bertsolari Txapelketa nagusia 2013

Esan bertsolari hauek nortzuk diren (izen-abizenak) eta lotu irudia biografiarekin

1

                             

            

a

(Algorta,1990)

Matematikako lizentziaduna da. 12 urte zituela hasi zen Algortako Bertsolari Eskolan eta ordutik bertan jarraitzen du, partaide zein irakasle. 2010ean eta 2012an finalista izan da Bizkaiko Txapelketan. Bigarren parte-hartzea du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

2

 

b

(Berriz,1990)

Irakasle ikasketak egiten ari da. Hamabi urterekin hasi zen bertsotan, Berrizko Bertso Eskolan, eta gaur egun, Berrizko Bertso Eskolako arduraduna da. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2008an. Bigarren aldiz parte hartuko du Txapelketa Nagusian.

3

 

c

(Hernani,1975)

Arte Ederretako lizentziaduna da, eta sorkuntzari emana bizi da. Ikastolako bertso-eskolan hasi zen bertsotan, eta 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. Bertsotik abiatutako zenbait proiektu ere egin izan ditu: Ornitorrinkus, Txori Mugariak… 2009ko Txapelketa Nagusiko txapelduna da.

4

 

d

(Itsasu,1995)

Ikaslea da. 11 urterekin hasi zen bertso-eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Gaur egun, Baiona lizeoko bertso-eskolan ari da. 2012ko Xilaba txapelketan laugarren egin zuen. Aurten Bertsulari Gazteen Xapelgoa irabazi du. Lehenengo aldia du Txapelketa Nagusian.

5

 

e

(Muxika,1979)

Kazetaritzan lizentziatua da, eta kazetari, gidoilari eta irakasle lanak egin ditu. Umetatik bertso giroan hezia, 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, eta harrezkero izan diren final guztietara sailkatu da Bizkaian. Hirugarren aldia du Txapelketa Nagusian.

 

 

 Izena eta bi abizen                                           

          Biografia (ipini letra)

1

        

                                                                   

2

 

 

3

 

 

4

           

 

5

 

 

Euskal kultura

2- Zein euskal kantarik kantatu dio Gernikako bonbardaketari, Zugarramurdiko akelarreari, eta “Lili bat”i?

 a)  Xabier Letek

      b)  Mikel Laboak

      c)  Benito Lertxundik

3- Zein eskultore da espazioaren hutsunea landu duena? Bere obra ugari Altzuzan aurkituko duzue.

           a) Eduardo Txillida

           b) Jorge Oteiza

           c) Agustin Ibarrola

4- Zein euskal idazleren liburuak itzuli dira gehien?

           a) Toti Martinez De Lezearenak

           b) Xabier Mendigurenenak

           c) Bernardo Atxagarenak

 

5- Durangoko azoka ate joka. Aurtengo nobedade batzuk dira hauek. Zoaz azokara eta  informazioa eskatu.  Idatzi argazkiaren ondoan idazlearen izena eta lan berria.

 

     

 

                                                     

 

 

 

  

 

Izenak: Jon Arretxe, Irati Jimenez, Uxue Alberdi, Arrate Mardaras, Peru Madalena

Lanak:  Arkatza eta aiztoa, Euli giro, Pendrive, Egia esan, 612 euro

 

 6- Aurtengo EHko bertso txapelketan ondo baino hobeto dabilen Igor Elortza durangarrak  zenbat   puntu lortu ditu guztira finalera heldu arte?

           a) 2104

           b) 2090

           c) 1985

  7- Zein izan zen 2012ko Durangoko Azokan disko gehien saldu zuen musika taldea?

           a) Gose

           b) Gatibu

           c) Berri txarrak

 

  8- Zein da ATHLETIC taldearen zelaiaren izen ofiziala?

           a) San Mames Barria

           b) San Mames

           c) Santimamiñe

           d) Done Mames