GABONETAKO TXAPELKETA

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2012-12-05 19:21


Euskal ohiturak eta sinesmenak:

 

  1. Zein ez da intxaur-saltsaren osagaia?

 a)  Bakailao buztana

       b)  Ereinotz orria

       c)  Ogia

 

  1. Marijeseak inguruko zein herritan dira oso ospetsuak?

a)       Arrazolan

b)       Gernikan

c)       Iurretan

 

   3. Katua muturra garbitzen ari bazen, ……..  laster zela uste zuten hainbat harritan.

a)       euria

b)       zoritxarra

c)       sorgina

 

   4. Txakurra gauez uluka ari zenean norbaiten…….. hurbil omen zen.

a)       ezkontza

b)       jaiotza

c)       heriotza

 

   5. Gauerdia baino lehen oilarrak kukurruku egiten bazuen, ………. hurbil omen ziren.

a)       lapurrak

b)       izarrak

c)       sorginak

 

  6. Lehengo euskaldunek ……… bat sartzen zuten poltsikoan jokoetan dirua irabazten laguntzen omen zuelako.

a)       sugandila

b)       kukua

c)       marigorringoa

 

  7. Etxekojauna edo etxekoandrea hiltzen zenean horren berri ….... eman behar zitzaien.

a)       txakurrei

b)       erleei

c)       idiei

 

  8. Euskal Herrian urte zahar-berriaren mugan ohitura batek iraun du bizirik gaur arte. Gazte talde batek gaueko hamabi dangadak entzun bezain laster urteko lehen ………a…………... biltzen dute pitxarretan eta ondoren, kantuz, herritarrei eskaintzen diete ………b………....

A

a) sagardoa

b) ardoa

c) ura

B

a)      upategiz upategi

b)      etxez etxe

c)      tabernaz taberna

 

   9.  Zertarako jartzen da eguzki-lorea atarietan?

a) neguan etxe guztietan eguzkiaren indarra mantentzeko

b) lamiak, sorginak eta deabruak uxatzeko

c) auzokoak gutaz gaizki esaka ez aritzeko

 

  10.  Oso zabalduta dago herriei izengoitiren bat ezartzea irri eginarazteko. Hona hemen adibide batzuk, zein ez da benetakoa?

a) Segura, asko hil eta gutxi zerura                         

d) Zornotza, herria bai motza

b) Etxebarri, jende barregarri                                  

e) Ibarrangelu, mila aingeru 

c) Algorta, txerri korta

 

Euskal kultura:

   11.  Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren zeregina zein da?

        a) euskararen arauak aztertu eta ezartzea.

        b) euskararen erabilera bultzatzea.

        c) hizkuntza eskubideak urratzen direnean salaketak batzea.

 

   12. Zein da aurtengo Liburu eta Disko Azokako kultura  gonbidatuaren ordezkariaren izena:

        a) Tio Manuel Malou

        b) Tio Manuel Bizarraga

        c) Tio Manuel Kate Dor Kayiko

 

   13. Zein da aurten Argizaiola saria jasoko duen artista:

                              

 

   a) Atahualpa Yupanquiren ezkerrean dagoena             

b) Paco Ibañezen aurrean dagoena

c) Lourdes Iriondo eta Xabier Leteren artean dagoena

 

   14. Azokara begira argitaratzen diren nobedadeei dagokienez:

        a)  411 izenburu berri, 289 liburu eta 32 aldizkari egongo da.

        b)  289 izenburu berri, 411 liburu eta 32 aldizkari egongo da.

        c)  32 izenburu berri, 289 liburu eta 411 aldizkari egongo da.

 

   15. Hauen artean zein ez dago babesle eta laguntzaileen artean:

        a)  La Tostadora, EL Correo eta Bautista Muebles y Decoración.

        b)  BBK, Eroski eta Akting.

        c)  Durangoko Udal Euskaltegia, San Agustin Kultur Gunea eta Berbaro.

 

   Kirola:

   16.  Rugby: zenbat euskal talde ari dira maila gorenean jokatzen?   

              a) 3                      b) 4                     d) 5                     e) 6

 

   17.  Zein lehiaketa egingo da Durangon 2013ko ekainaren 22 eta 23an?

a) Espainiako atletismo jubenilaren lehiaketa.

b) Durangaldeko futbol alebinaren lehiaketa.

c) Euskal Herriko MASTER igeriketa lehiaketa.