EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
http://www.youtube.com/watch?v=i1yBZh4Gbw0&feature=player_embedded
Aupa lagunok!
Kontseiluak,*"euskaraz bizi nahi dugu"* lemapean, manifestaziorako
deialdia luzatu du datorren*abenduaren 1ean, Donostian,* arratsaldeko
17:00etarako.
Guk,*Durangotik autobusa* antolatu dugu. Irteera 15.30ean Madalenan eta
buelta 20:00ak aldera Donostian.
Txartelak salgai Plateruenan dauzkazue 6,00€-tan. Azken eguna azaroaren 29a.
Horrez gain, zuen atxikimendua oso inportantea denez, hona hemen
horretarako lotura
ETA BESTE KONTU BAT ERE BADAUKAGU
Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.
Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Gainera, esker gisa, atxikimendua ematen duzuen guztien artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira, eta horien irabazleen izenak abenduaren 3an ezagutara emango dira.
Atxikimendua emateko HEMEN