ENERGIA ELEKTRIKOAREN KONTSUMO ARDURATSUA

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2011-03-29 19:23


                     
 


Durangoko Udal Euskaltegiak, martxoaren 31rako kontsumo elektrikoaren inguruko sentsibilizazio jardunaldia antolatu du.

 

Jardunaldi honen helburua, energia elektrikoaren kontsumo arduratsuari  buruz durangaldeko biztanleak  sentsibilizatzea da.

 

2009.urtean zehar, Euskaltegian ezarri eta ziurtatu zen Ekoscan arauaren araberako ingurumen kudeaketarako sistemaren testuinguruan sortu da ekimena.

 

Sistema honen ezarpenaren lehen momentutik, ingurumen alorraren hobekuntza helburu duen edozein ekimen martxan jartzekotan, irakasle zein ikasleen parte hartzea ezinbestekoa dela argi geratu zen. Hori dela eta, ingurumenaren hobekuntzarako planeko helburuetako bat, sisteman parte hartzen duten eragile guztien sentsibilizazioa lortzea da.

 

Jardunaldi honekin lortu nahi da parte hartzaileek energiari buruzko oinarrizko kontzeptuak eta bere kontsumoa ezagutzea eta jardunbide egokiak erabiliz, energiaren kontsumoan nola aurreztu daitekeen jakitea. Bestalde, efizientzia energetikoaren arloan udal mailan egin diren ekintza batzuk ere aurkeztuko dira.

 

Ordu eta erdi inguru irauten duen jardunaldi hau Minuartia Enea taldeak dinamizatuko du. Goizez eta arratsaldez izango da. Goizean udal bibliotekan  izango da eta goizeko 10:30ean hasiko da. Arratsaldean ,ordea, jardunaldia Udal Euskaltegian izango da eta 17:00etan  hasiko da.


Utzi iruzkina: