BIRZIKLATU BERRERABILI

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2014-02-13 11:58

Ontzi arinak, hau da, kontenedore horira doazen hondakinak, Euban dagoen BZB plantara doaz. Bertan hondakinak sailkatu egiten dira: plastiko mota ezberdinak (PET, PEAD, PEBD), altzairua, aluminioa, tetrabrickak, etb. Sailkatutako materialekin fardoak egiten dituzte eta gero berziklatzaileetara bidaltzen dira. PET plastikoa berriro botilak egiten dituen enpresetara, altzairua altzairutegi edo galdategietara.

Planta honetara doazen hondakinen %25 - %30 Inguru kontenedore horretara joan behar ez ziren materialak dira edo nahiz eta material egokiak izan plantan ondo sailkatu ezin diren materialak. Eubako plantaren kasuan, material hori Zabalgarbiko errauskailura doa. Gipuzkoa eta Arabako plantetatik aldiz zabortegira doa.
http://www.bzb.es/

Beiraren kasuan, Laudion dagoen Aguado enpresara doa kontenedoreetara botatako beira. Bertan sailkapen eta garbiketa bat egiten dute eta gero Laudion bertan dagoen Vidrala enpresara doa. Vidralan beirazko ontziak egiten dituzte berziklatutako material hori eta harrobietako lehengaiak nahastuz.
http://www.reciclavidrio.com/entrar.htm


Papera ere sailkapen plantetara joaten da. Zornotzan badaude bi sailkapen planta, Beotibar eta Despanorsa. Bertan papera sailkatzen dute kalitate ezberdinetan (papera, kartoia...) eta papera ez diren gauzak kentzen dituzte. Gero paper hori papera edo kartoia egiten duten enpresetara doaz. Iurretako paper fabrikara ez doa paper hori, papera egiteko egurra erabiltzen duelako (eta prozesu horretan ateratzen da usain txarra), baina Atxondoko Cemosak bai erabiltzen duela paper birziklatua gero aurraultzentzako kaxak egiteko.
http://www.aspapel.es/es/sostenibilidad/reciclaje

Papera saldu egiten da, prezioak ikusi nahi izanez gero:
http://aspapel.es/sites/default/files/adjuntos/doc_158_2.pdf


Materia organikoa jasotzen den lekuetan konpostaje plantetara joaten da. Bizkaian Bilbon dago Konpostegia deituriko planta eta etxeetako hondakinak eta inausketako hondarrak erabilita konposta egiten dute. Gero konpost horrek erabilera ezberdinak dauzka: kalitatearen arabera nekazaritzan erabili daiteke, parkeetan edo errepideetako alboetarako. Badaude materia organikoa kudeatzeko beste era batzuk: berrizen konpostaje planta txiki bat daukate eta autokonposta eta auzokonposta ere egin daiteke, Gipuzkoan ari dira horretan batez ere. Argiak ateratako Larrun aldizkarian azaltzen dute:
http://www.argia.com/astekaria/docs/2388/azala/larrun_180.pdf

Berrizko esperientzia:
http://www.youtube.com/watch?v=ezb8D9XDaas


Usurbileko udalak ateratako dokumentu batean ere azaltzen da zer egiten den material bakoitzarekin. Atez ateko bilketa nola egin azaltzen du, baina hondakinak jaso ostean hondakin bakoitzarekin zer egiten den ere badakar:
http://www.usurbil.net/pdf/aab/Usurbil%20AAB%20gida.pdf


Utzi iruzkina: